Edukira joan

Iijärvi (Inari)

Koordenatuak: 69°27′06″N 27°51′31″E / 69.45169°N 27.85867°E / 69.45169; 27.85867
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iijärvi
Datu orokorrak
Garaiera192,4 m
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Azalera36,8806 km²
Sakonera36,47 m
8,2 m
Bolumena0,303051 km³
Geografia
Map
Koordenatuak69°27′06″N 27°51′31″E / 69.45169°N 27.85867°E / 69.45169; 27.85867
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakInari
Hidrografia
Betebidea
HustubideaNäätämöjoki
Arroaren azalera745,32 km²
Arro hidrografikoaNäätämö River Basin (en) Itzuli

Idjajávri (ipar samieraz), Iijärvi (finlandieraz), Iijäuʹrr (skolt samieraz) edo Ijjävri (inariko samieraz) Finlandia eta Lappi iparraldeko Inari udalerrian dagoen aintzira da. Inari herritik 70 km iparraldera dago, Jullamojärvi eta Pautujärvi aintziren artean, eta Inari aintzira erraldoietik hurbil. Guztira, 36,88 km²-ko azalera hartzen du eta, horrenbestez, herrialdeko 99. aintzira handiena da [1].

Iijärvi natura basatiaren erdian dago, babestuta dagoen Kaldoaivi Eremu Basatiaren hegoaldean. Ur-laster ugari dituen Näätämö ibaia da aintziraren hustubide nagusia, eta 92 km-ko ibilbide luzearen bitartez, urek iparralderantz jotzen dute Varangerko fiordoraino. Bertan itsasoratzen da ibaia, Barents itsasoaren norvegiar ertzean [2].

Aintziran bizi diren arrainen artean daude, besteak beste, aintzira amurrainak, amuarrain artikoak, azken urteotan sarrarazi diren aintzira amuarrain amerikarrak, gutxi batzuk baino ez diren lutxo arruntak, bertan sortzen diren izokinak, eta arrainzuriak [3][4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Iijärvi JärviWiki: Finlandiako aintziren entziklopedia (Finlandieraz)(Suedieraz)(Ingelesez)