Ikaztegietako zubia (Tolosa)

Koordenatuak: 43°05′45″N 2°07′09″W / 43.095903°N 2.119256°W / 43.095903; -2.119256
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikaztegietako zubia (Tolosa)
Kokapena
Koordenatuak43°05′45″N 2°07′09″W / 43.095903°N 2.119256°W / 43.095903; -2.119256
Map

Ikaztegietako zubia, Gipuzkoako Ikaztegieta eta Tolosa udalerrietan dagoen zubi bat da, Oria ibaia zeharkatzen du. Tolosako Aldaba auzoa eta Ikaztegietaren lursailak elkarlotzen ditu. Harginlanez egina dago.

Tolosako herrigunetik oso urruti eta hegoaldera dago, Ikaztegietako herrigunearen iparraldeko sarbidean eta Donostia-Altsasu trenbidea paraleloki duela. Berez, Tolosak Oria ibaiaren ibilbidean hegoalderako norantzan duen azken zubia da. 1990eko hamarkadaren haisera arte N-1 errepidea zubi honetatik igarotzen zen eta trafiko astun ugari jasaten zuen, baina gaur egun Ikaztegietako herrigunea sahiesten duen autobidea eraiki zenetik bertatik trafiko arina igarotzen da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]