Ikaztegieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ikaztegieta
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Ikaztegieta 01.jpg
Ikaztegietaren ikuspegia

Ikaztegietako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Ikaztegieta
Alkatea D. Iker Otamendi Ibarguren (en) Itzuli
Posta kodea 20267
INE kodea 20044
Herritarra ikaztegietar
Kokapena
Koordenatuak 43° 05′ 41″ N, 2° 07′ 31″ W / 43.09472°N,2.12528°W / 43.09472; -2.12528Koordenatuak: 43° 05′ 41″ N, 2° 07′ 31″ W / 43.09472°N,2.12528°W / 43.09472; -2.12528
Azalera 2,00 km2
Garaiera 110 metro
Distantzia 32 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 484 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg 0)
Twemoji 1f6b9.svg
51,85 / 100
Dentsitatea 242 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 20,21
Zahartze tasa[1] % 18,88
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 9,8
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 83,61 (2011)
Genero desoreka[1] % 7,56 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,14 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 88,83 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 73,5 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1988. urtea
Webgunea http://www.ikaztegieta.eu/


Ikaztegieta Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdekoa. Oriako ibarrean dago kokatua, Donostiatik 32 kilometro hego-mendebaldera. 2 kilometro koadro ditu, eta 484 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du. Ikaztegieta ondo komunikaturik dago, N-1 errepideari eta Madril-Irun trenbideko geltokiari esker.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1374an Tolosara erantsi zen udalerria. 1615ean bere autonomia berreskuratu zuen Tolosarekin haserretu ostean. 1967 eta 1988 urteen artean, Orendain eta Baliarrain udalerriekin batera, Iruerrieta udalerria sortu zuten.[3]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an 506 biztanle zituen herriak. Horietatik %20,16ak 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %14,62 ziren.[4]

Ikaztegietako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea BEGaren %34,9. Hirugarren sektorea BEGaren %63,4. Eraikuntza %1,2.[4]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Ikaztegietako alkatea Bilduko Iker Otamendi Ibarguren izan zen.[5]

Ikaztegietako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
4 / 7
160 (% 60,61)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
98 (% 37,12)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
1 (% 0,38)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 130 boto lortu zituen. EAJk, 110 boto. PSE-EEk bi. PPk bat. Bakarne Otaegi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[6]

2019ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 150 boto. EAJk 115 boto. PSE-EEk 3 boto.[7] Bakarne Otaegi aukeratu zuten alkate berriro.[8]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liburutegia[9]
  • KZ gunea[10]
  • Kiroldegia. Bertan daude gimnasioa eta frontoia.[11]
  • Ikaztegietako Herri Eskola[12]
  • Ikaztegietako Haur Eskola[13]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaztegietako Rosario Amundarainen[14] pasartea, eskolan gaztelaniaz jakin ez eta gaizki pasa zuela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[15][16] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ikaztegietan[17] euskalduna da biztanleriaren %88.83, eta euskararen erabilera %73.5 da. Ikaztegietako euskara gipuzkeran[18] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[19] parte den Tolosaldeko euskaran[20]. Azpieuskalki hau Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute. 2016an herritarren %78,26 euskalduna zen.[4]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaztegietako jaiak abuztuaren 10ean ospatzen dira, San Lorentzo egunean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaztegietar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. «Historia» Ikaztegieta . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  4. a b c «Web Eustat. Ikaztegietako datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  5. «Iker Otamendi: "Ikaztegieta herri txiki, atsegin eta polita da" - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  6. «Bakarne Otegi, Ikaztegietan alkate - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  7. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  8. «"Herritarren ongizatea bilatuko dugu" - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  9. «Liburutegia» Ikaztegieta . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  10. «KZgunea» Ikaztegieta . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  11. «Kiroldegia» Ikaztegieta . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  12. «Eskola» Ikaztegieta . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  13. «Haurreskola» Ikaztegieta . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  14. «Amundarain Esnaola, Rosario - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  15. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  16. «Eskolakoa esperientzia txarra izan zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  17. «Ikaztegieta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-06.
  18. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-06.
  19. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-06.
  20. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-06.
  21. a b c «Ondare kulturala» Ikaztegieta . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa