Illa d'en Sales

Koordenatuak: 39°31′46″N 2°34′24″E / 39.529527°N 2.573462°E / 39.529527; 2.573462
Wikipedia, Entziklopedia askea
Illa d'en Sales
MotaUhartetxo
Geografia
Map
Koordenatuak39°31′46″N 2°34′24″E / 39.529527°N 2.573462°E / 39.529527; 2.573462
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Balearrak
UharteMallorca
UdalerriaCalvià
Leku geografikoaGimnesia uharteak

Illa d'en Sales Mallorcako kostako uhartetxo bat da, Portals Nous parean, Calvià udalerrian.[1] 8.750 m2-ko azalera du, 460 m-ko perimetroa, eta 6 m-ko gehienezko garaiera.[2] Uhartetxo malkartsua da, iparreko aldetik baizik irits ezin daitekeena, non hareazko eta legarrezko hondartza bat baitago.

Prospekzio arkeologiko baten ondoren, zeramika puniko ugari aurkitu zuten, K.a.-ko II mendekoak, baita urpean ere arrastoak. Kontuan harturik ez dela egiturarik aurkitu, badirudi marinel eta merkatari puniko-ebusitaniarrak maiz joaten ziren kokalekua zatekeela, egitura egonkorrik gabe bazen ere, ekai galkorrez. Pentsatzen da itsasalde garrantzitsua behar zuela izan, bai bertakoekiko truke komertzialagatik, bai mertzenarioen errekrutatzerako. Aurkikuntzen leiho kronologikoa K.a. 250etik K.a. 190era zabaltzen da, Lehen eta Bigarren Gerra Punikoen artean, gutxi gorabehera la Galera, na Guardis eta na Moltona uhartetxoetako aurkikuntza feniziarren garaikoak. Agidanez, kokagune horiek feniziar eta kartagoarrek Mediterraneoaren itsasertzetan buruturiko kolonizazio prozesuaren aurrekari gisa uler daitezke.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) Dolç i Dolç, Miquel, ed. Gran Enciclopèdia de Mallorca. 15 Palma: Promomallorca, 51-52 or. ISBN 84-8661702-2..
  2. Dades estadístiques cartogràfiques i geogràfiques de les Illes Balears. CAIB.
  3. Guerrero Ayuso, Víctor. (1989). Puntos de escala y embarcaderos púnicos en Mallorca: Illot d'en Sales. 45, 27-38 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]