Imanol Alvarez Arruti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Alvarez Arruti

Bizitza
JaiotzaErmua1967ko maiatzaren 19a (56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi entrenatzailea eta eskubaloi jokalaria

Imanol Alvarez Arruti (Ermua, Bizkaia, 1967ko maiatzaren 19a) eskubaloi jokalari ohia eta entrenatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manolo eta Arrateren bost seme-alabetan zaharrena, aita Ermua futbol taldeko entrenatzailea zuen eta, umetan kirol horretan aritu bazen ere, 13 urterekin hasi zen eskolan eskubaloira jokatzen, Teodoro Zuazua ikastetxeko irakasle batek pilota eta futbolaren ondoan “kirol berritzat” aurkeztu zienean. Ezkertia zen eta hori abantaila zen eskubaloian, jokalari gutxi egoteaz gain posizio batzuk betetzeko mesederako delako.[1][2][3]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat taldetan jokatu du: Eibarko Arraten, Barakaldon, Arrasaten, Gasteizko Caja Vital eta Castelloko Vinaros taldeetan besteak beste. Arratekoekin Euskadiko Liga irabazi zuen.[4]

Jokatzen zegoela oso garbi zuen entrenatzaile izatea nahi zuela eta horretan formatzeari ekin zion. 1992an Espainiako Entrenatzaile Nazionalaren karneta eskuratu zuenetik trebatu izan ditu talde amateurrak eta profesionalak, neskenak zein mutilenak, eskola kirolekoak, Euskal Herri mailakoak, Estatukoak…

Entrenatzen.

Ermuan neska txikiekin hasi zen, Eibarren gero mutil gazteak hartu zituen eta Arrasaten beste talde bat. 1998tik 2006 beste lan batzuetan aritu zen, Eibartik deitu zioten arte, Asobal ligako profesionalak entrenatzeko. 2013an Donostiako nesken Bera Bera taldearen eskaintza jaso zuen, Reyes Carrere ordezkatuz.[4][5]

Hasi eta urte betera semea jaio zen eta aldi batez laga egin zuen Donostiako ekipoa, Ermuko nesken Errotabarri taldearen ardura hartuz. 2018an Bera Berara itzuli zen eta harrezkeroztik bertako lehen entrenatzailea da. 2017an Espainiako Selekzioko gazteak entrenatzen hasi zen eta 2021etik Espainiako nesken lehen selekzioa, bigarren entrenatzaile gisa.[6][7]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023an Eskubaloiko Espainiako Federazioak zilarrezko intsignia eta domina eman zion selekzio junior eta absolutuarekin garatutako lanaren aitorpen gisa[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Sin cadena» sincadena.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  2. «De la necesidad de viajar» Pedradas (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  3. (Gaztelaniaz) ««Mis mejores vacaciones han sido las que he hecho en bici»» El Correo 2008-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  4. a b «Drogetenitturri, 213 - Prentsa - drogeten.eus» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  5. (Gaztelaniaz) Imanol Álvarez entrenará al Bera Bera. (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  6. (Gaztelaniaz) MUNARRIZ, JON. (2021-09-23). «Balonmano : Imanol Alvarez, «ilusionado» con el reto de ser el segundo entrenador de la selección española» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  7. «Bera Bera - Imanol Álvarez renueva hasta 2025» berabera.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  8. «Drogetenitturri, 323 - Prentsa - drogeten.eus» drogetenitturri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]