Imanol Elias

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:18, 24 urtarrila 2016
Imanol Elias
Datu pertsonalak
Izen osoa Imanol Elias
Jaio 1936ko urtarrilaren 1a
Euskal Herria Azpeitia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 2013ko urtarrilaren 26a
(77 urte)
Euskal Herria Donostiako Ospitalea, Gipuzkoa
(Euskal Herria)

Imanol Elias (Azpeitia, Gipuzkoa, 1936ko urtarrilaren 1a - 2013ko urtarrilaren 26a[1]) euskal idazlea eta politikaria da. Antzezlan eta ipuin idazle, olerkari, herriko kronikari eta istorio biltzaile izateagatik nabarmendu da. Politikagintzan, Azpeitiko alkatea izan zen 1983-1985 tartean.

Lanak

Gipuzkoako ingurunean kokatu ditu bere ikerlan nagusiak: Gipuzkoako baserria kondairan zehar (1986), Iglesia de San Sebastián de Soreasu de Azpeitia (1993), Azpeitia historian zehar (1997) eta Azkoitia historian zehar (1999).

Horrekin batera, bestelako lanak ere kaleratu ditu: Apuntes históricos sobre Juan de Antxieta (1982), El toro: símbolo de fiesta en Gipuzkoa (1992).

Azpeitiko Antxieta Antzerki Taldearen bidez lau antzerki lan aurkeztu ditu: Jokoa nagusi, Lapurreta urtsua, Bi ahoko ezpata eta Sendagai traketsa. 1993an argitaratu zuen Bat, bi, hiru: ekitaldi bakarreko antzerkia.

Narrazioa

Antzerkia

Kronika

Erreferentziak

  1. Imanol Elias hil da. Uztarria.com

Kanpo loturak