Donostia Unibertsitate Ospitalea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Osakidetza-Logo.svg

Donostia Unibertsitate Ospitalea
Donostia Unibertsitate Ospitalea
Ospitalearen aireko ikuspegia 2008an.
Osakidetza
Lekua Zorroaga auzoa
Donostia, Gipuzkoa
 Euskal Herria
Oheak 1.172
Sailkapena Ospitale Publikoa
Koordenatuak: 43° 17′ 34″ N, 1° 58′ 07″ W / 43.29278°N,1.96861°W / 43.29278; -1.96861
Sorrera 1953
Web orria

Donostia Unibertsitate Ospitalea (lehen Donostia Ospitalea deitua) Gipuzkoako ospitale nagusia da eta gaur egungo handiena Euskal Herrian, oheei (1.101 ohe 2012an) eta beste adierazle batzuei dagokienez.

2005ean 1.172 ohe zituen, ia 50.000 ingresu eduki zituzten urte hartan, ia 30.000 ebakuntza egin zituzten, 666.000 kanpo kontsulta inguru eta ia 145.000 larrialdi atenditu. Datu ekonomikoei dagokienez, 2012ko ustiapen-gastuak 404.482.740 euro izan ziren.

Donostian kokatuta dago, Zorroaga auzoan. Institutu Onkologikoaren alboan eta Gipuzkoako Poliklinikatik hurbil dago. 2011n 29 operazio-gela zeuden eta 38.845 ebakuntza egin ziren. BioDonostia ikerketa-institutuaren sorreraren ondoren ikerketa-funtzioak areagotu dira. Ospitaleko Larrialdi Orokorrek 2012an "Best in Class" saria lortu zuten bosgarren urtez jarraian. Ospitaleak 2011tik Hemodinamikako Unitatea dauka eta bertan 2000 ebakuntzatik gora espero da urtero egitea. Duela hainbat urte ospitaleak Joanes Etxeberri saria instituzionalizatu zuen Gipuzkoako Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko, eta 2012ko edizioan Gipuzkoako Medikuntzako eta Erizaintzako fakultateko irakasle zein ikasleentzat zabaldu zen sariketa. Ospitaleak urtero egoiliar onena ere saritzen du eta langileei dagokienez % 77 emakumezkoak ziren 2011n eta % 23 gizonezkoak (langile-kopurua 2011n: 4.068). Langileen adin-tarteari dagokionez, 50 urtetik gorako langile-kopuru handia du, eta 2012an 20 urtetik 29 bitartekoak % 5 baino ez ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera nagusia.

Historikoki, Donostiako ospitaleak hiru izan dira: Arantzazuko Erresidentzia, Gipuzkoako ospitalea eta Amarako ospitalea edo "Toraxeko Gaixotasunen ospitalea". Hiru hauetaz gain, laugarren eraikin bat izan zen lehena eremu hartan egindakoa: Psikiatriako pabiloia Azken hau da zaharrena, 1953ko abuztuaren 12an inauguratu baitzuten. Tuberkulosiaren gaixoak atenditzeko sortu zuten, beti ere.

Bestela, 1960ko martxoaren 19an inauguratu zuten Ospitale Probintziala edo Gipuzkoakoa, erizaintzaren eskola izateko egin zuten eraikinean. Urte hartan bertan, abuztuaren 15ean Residencia Sanitaria del Seguro Obligatorio de Enfermedad zelakoa, erresidentzia, zabaldu zuten.

Osakidetzaren sorrerarekin, hiru zentroak bertan sartu zituzten, 1985etik aurrera. Halaber, izen berriak hartu zituzten, Arantzazuko, Gipuzkoako eta Amarako ospitaleak alegia.

Azkenik, 1997an ekin zioten hiru ospitaleak batzeko prozesuari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]