Imatra
Itxura

Imatra Finlandiako udalerria eta industriagune nagusietakoa da. Kymi probintzian dago.
Industriaguneak Imatra, Tainionkoski, Vuoksenniska eta Kaukopaa herriak hartzen ditu. Saimaa aintziraren eta Vuoksi ibaiaren ertzean dago.
Imatrako ur-lasterrak zenbait zentral hidroelektrikotan baliatuak dira, eta horien inguruan siderurgia- eta metalurgia-lantegiak, kimika-, zelulosa- eta paper-industria ugari eraiki dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.