In Utero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
In Utero
Nirvana(r)en estudioko albuma
Argitaratze data 1993ko irailaren 21
Grabazioa 1993ko otsailean
Iraupena 41:11
Diskoetxea DGC Records - Sub Pop
Ekoizpena Steve Albini

In Utero 1993ko irailean kaleratutako Nirvana grunge musika taldearen hirugarren eta azken estudio albuma da.

Nevermind bigarren diskoaren ondoren, taldeak sustraietara itzuli nahi zuen soinu zikinagoaren bidez. Kurt Cobainek bazekien Nirvanak punk eta indie zaleak galdu ahalko zituela lortutako arrakasta itzela zela eta. Horretarako, Steve Albini hartu zuten ekoizle, errespetu handiko "grabaketa-injeniaria". Azkenean, diskoa esperimentalagoa, punkagoa, eta zikinagoa izan arren, taldeak arrakasta komertziala ere erdietsi zuen, "Heart-Shaped Box", "Rape Me", edo "All Apologies" gisako kanteei esker.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Serve the Servants" – 3:34
  2. "Scentless Apprentice" – 3:47
  3. "Heart-Shaped Box" – 4:39
  4. "Rape Me" – 2:49
  5. "Frances Farmer Will Have Her Revenge On Seattle" – 4:07
  6. "Dumb" – 2:29
  7. "Very Ape" – 1:55
  8. "Milk It" – 3:52
  9. "Pennyroyal Tea" – 3:36
  10. "Radio Friendly Unit Shifter" – 4:49
  11. "Tourette's" – 1:33
  12. "All Apologies" – 3:50