Nevermind

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nevermind
Nirvananevermind-logo.svg
Nirvana taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1991ko irailaren 24
Grabazioa1991ko urtaila-ekaina
Iraupena42:38
DiskoetxeaDGC Records
Sub Pop
EkoizpenaButch Vig

Nevermind 1991ko irailean kaleratutako Nirvana grunge musika taldearen bigarren estudio albuma da.

Nevermind diskoak egunetik egunera nolabaiteko iluntasunetik kritikagileen zein zaleen arrakasta biribilara eraman zuen Nirvana. Musika panaroma errotik aldatu zuen. Musikaren erdigunea 1980ko hamarkadako glam metaletik grungera mugitu zen 1990eko hamarkadako lehen urteetarako. Horren harira, Washingtongo beste talde batzuek ere, -Pearl Jamek, Soundgardenek, edo Alice in Chainsek besteak beste- disko arrakastatsuak lortu zituzten. Ondorioz, alternative rocka zeritzona irratian entzuten hasi zen, eta diskoetxeek horrelako diskoak ekoizteari ekin zizkioten.

Nevermind Butch Vigek eta Andy Wallacek ekoiztu eta nahastu zuten. Zaleek maitatzekoak zituzten gitarra distortsionatuak, bateria astunak, baxu urratuak eta ahots katartikoak jarri zizkioten taldeari, 1990eko hamarkadako rockaren eredua ezarriz. Kurt Cobain abeslari eta gitarrajoleak albumaren ekoizpen entzuterraza desatsegin duela adierazi zuen geroago, baina, aldi berean, entzundakoan negar egiten zuela ere aitortu zuen.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Smells Like Teen Spirit" (Cobain/Grohl/Novoselic) – 5:02
  2. "In Bloom" (Cobain/Nirvana) – 4:15
  3. "Come as You Are" (Cobain) – 3:39
  4. "Breed" (Cobain/Nirvana) – 3:04
  5. "Lithium" (Cobain) – 4:17
  6. "Polly" (Cobain/Nirvana) – 2:56
  7. "Territorial Pissings" (Cobain/Nirvana) – 2:23
  8. "Drain You" (Cobain/Nirvana) – 3:44
  9. "Lounge Act" (Cobain/Nirvana) – 2:37
  10. "Stay Away" (Cobain/Nirvana) – 3:33
  11. "On a Plain" (Cobain/Nirvana) – 3:17
  12. "Something In The Way" (Cobain/Nirvana) – 3:50

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]