Inazio Uria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inaxio Uria» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Inazio Uria
Bizitza
Izen osoa Ignacio Uría Mendizábal, Inaxio Uria Mendizabal
Jaiotza Azpeitia1938ko urtarrilaren 4a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Azpeitia2008ko abenduaren 3a (70 urte)
Heriotza modua Atentatua
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua

Inazio (edo Inaxio) Uria Mendizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1938ko urtarrilaren 4a2008ko abenduaren 3a) enpresaburua zen; bere bi anaiekin batera, Altuna y Uria eraikuntza enpresaren jabea. ETAk hil zuen, 2008ko abenduaren 3an.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inazio Uria igeltsero lanetan hasi zen, aita Alejandrorekin ikasi zuen lanbidean, alegia. Alejandroren eta Altuna sendiaren artean, eraikuntza enpresa txiki bat sortu zuten, eta, pixkanaka, arrakasta lortu zuen Gipuzkoan.

Altuna y Uría enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzia hiriburuak lotuko zituen Euskal Y-aren trazaketaren zati bat egiteko kontzesioa lortu zuen, eta, hori zela-eta, 2007an, enpresak ETAren mehatxua eta sabotajea jasan zuen. Uria enpresa horretako goi kargua zen.

2008ko abenduaren 3an, ETAk erail zuen, Loiolako (Azpeitia) Kiruri jatetxeko aparkalekuan, buruan bi tiro eginda.[1] 2009ko martxoan, Ertzaintzak Beñat Aginagalderi egotzi zion Inazioren hilketa, bai eta PSOEko zinegotzi Isaías Carrascorena ere.[2]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]