Edukira joan

Inazio Sarasua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inazio Sarasua
Bizitza
JaiotzaOrio1910eko apirilaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOrio1994ko irailaren 15a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Inazio Sarasua Arruti (Orio, 1910eko apirilaren 25a - Orio, 1994ko irailaren 15a) oriotar patroi eta arraunlari handietako bat izan zen, Kontxako 11 Bandera irabazi baitzituen, 6 arraunlari zela eta beste bost patroi lanetan. Arrantzalea ez zen lehenengo patroia izan zela esaten da.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930an egin zuen debuta Orioko traineruarekin eta Kontxan bigarren eta Bilbon irabazi egin zuen.

1932an bakarkako bateletan arraun egiten hasi zen. Inazio Manterola "Txokolate" oriotarra zen orduko arraunlari onena bakarkako batelean eta honek animatu eta erakutsi zion estilo hortan arraun egiten. Berehala bihurtu zen Gipuzkoan jokaturiko ia estropada guztietako garaile, 1932an Zarautzen, 1933an Tolosa eta Irunen eta 1934ean Donostian eta Irunen. Hain handia izanik Sarasuak besteei ateratzen zien aldea, estropada mota hauek antolatzeari utzi zitzaiola. Orduan Ur-Kirolakek utzitako aulki mugikorreko skiffa probatu eta 1936an Espainiako txapelketa irabazi zuen. Berlingo Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukeratua izan zen eta Bartzelonan bidaia hastear zuela Espainiako Gerra Zibila hasi zenez etxera itzuli behar izan zuen.

Urte haietan 1933 eta 1934ko Kontxako Banderak ere irabazi zituen.

Gerra Zibilaren ondoren Orioren mailak goian jarraitzen zuen eta Inazio Sarasua arraunlari finkoa zen San Nikolasen tostetan.Horrela iritsi ziren 1939, 1940, 1942 eta 1944ko Kontxako Banderak ere. Bilbo aldean ere hainbat estropada irabazi ziren.

1944ean Espainiako Traineru Txapelketa abiatu zen eta Orio bigarren izan zen. 1946an txapeldun izan ziren, ordutik aurrera ordea Hondarribia eta Pedreña nagusitu ziren.

40. hamarkadako azken urteetan trainerua atera ezinda ibili ondoren 1951ean Inazio Sarasua patroi zela talde gaztea osatu zen Kontxako estropadetarako eta irabazle atera ziren. Honek animatuta Bilbora joan ziren Espainiako txapelketa jokatzera eta han ere garaile izan ziren. Hurrengo urteanere garaipen biak lortu zituzten. 1953an ere pronostikoa berdina zen eta Kontxa irabazi zuten baina Espainiako txapelketarik ez zen jokatu.

1954 urtea Sestaoko Iberiarena izan zen eta 1955ean Sarasua patroi zuen Oriok berriz irabazi zituen Kontxa eta Espainiako Txapelketa. Azkenengo garaipena 1958ko Kontxako Bandera izan zuen Inazio Sarasuak eta azken agerpena 1962ko Kontxa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz
  • Arrauna Euskal Herrian / El remo en Euskal Herria. Manu Etxeberria Sedano.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]