Bilboko estropada zaharrak
Bilboko estropada zaharrak XIX mendean eta XX mendearen lehen erdian jokatu ziren estropadak dira. Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeek hartzen zuten parte eta 40. hamarkadan Kantabriako Pedreñak ere bai. Urte askotan Kontxako Banderarekin batera Santanderko eta Bilboko banderak baino ez ziren jokatu izan. 1966an Nerbioiko Sari Handia jokatzen hasi arte estropada hauek ez zuten behar besteko jarraipenik izan.
Estropada eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat eremutan jokatu izan ziren eta ondorioz hainbat izen eman zitzaizkien estropadei. Bilbo, Portugalete eta Abra aldean izan ziren estropadak.
XIX mendeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondarroako Kofradian 1865ean irabazitako bandera bat gorderik dago. Bilbon jokatu zela dio, abuztuaren 31an. Ez da ezagutzen parte hartzaileen izenik ez eta beste zehaztasunik ere. 1882an ere Zierbenaren garaipen bat izan zen, Francisco Marquina patroi zuela.
1887an Maria Kristina erregina bisitan zetorrela eta, estropadak antolatu ziren irailaren 12an. Bertan Ondarroako bi traineru, Bermeoko hiru, Santurtziko bi eta Zierbenako bat aritu ziren eta bi ondarrutarrak izan ziren lehenengoak, hirugarrena Bermeokoa izan zelarik. Sari gisa erreginaren faluan arraun egitea egokitu zitzaien ondarrutarrei eta egun hartako bi bandera dituzte oroigarri. 1888ko azaroaren 21ean Bilboko moilaren lehen harria ezarri izanaren omenez Portugaleten estropada berriak jokatu ziren. Oraingoan lehenengo bi postuetan bermeotarrak gelditu ziren hirugarrena Ondarroa izan zelarik. 1889an berriz ere Nerbioi ibaian jokatu ziren estropadak eta 13 traineruren artean bermeotar biak berriz ere garaile.
1896an Getariarrak izan ziren garaile, bai Portugaleten eta baita Donostian ere. 1897an Ondarroa eta Bermeoren arteko desafioa jokatu zen eta bermeotarrak izan ziren nagusi. Garai hauek bukatzeko, 1900an Zierbenak izandako garaipena eta honekin batera 1902an Bilbora errege familia etorri zenez estropada berriak antolatu zirela aipatu behar eta 11 traineruren artean Ondarroa izan zela garailea.
Urtea | Eremua | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Patroia |
---|---|---|---|---|---|
1865 | Bilbo | Ondarroa | |||
1882 | Bilbo | Zierbena | Ondarroa | Bermeo | Francisco Marquina |
1887 | Bilbo | Ondarroa | Ondarroa | Bermeo | Gregorio zelaia |
1888 | Portugalete | Bermeo | Bermeo | Ondarroa | |
1889 | Portugalete | Bermeo | Bermeo | Ondarroa | |
1896 | Portugalete | Getaria | Frantzisko Arregi | ||
1897 | Portugalete | Bermeo | Ondarroa | ||
1900 | Portugalete | Zierbena | Ondarroa | Bermeo | |
1902 | Bilbo | Ondarroa | Manuel Beitia |
XX mendea (1917-1935)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren aldi honetan Portugalete eta Abran jokatu ziren estropada gehienak. Beraiei buruzko informazio zabalagoa daukagu, izan ere estropada garrantzitsuak izan baitziren. Bizkaiko herri ugaritako traineruek hartu izan zuten parte, hala nola Zierbenak, Gallartak, Santurtzik, Portugaletek, Sestaok, Lutxanak, Algortak, Bermeok eta Ondarroak, jadanik kirol elkarte osatuta zeudenak. Bizkaiko Foru Aldundiak sari ederrak jarri zituen momentuko gipuzkoar eta kantabriar traineru onenak ere bertan aritu zitezen.
Abrako estropadak (1917-1921)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Eremua | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Patroia |
---|---|---|---|---|---|
1917 | Abra | Santurtzi | Portugalete | Zierbena | Juan Munzuri |
1918 | Abra | Zierbena | Santurtzi | Castro Urdiales | Antonio Urrestizala |
1919 | Abra | Donostia | Zierbena | Zumaia | "Kiriko" |
1920 | Abra | Zierbena | Santurtzi | ||
1921 | Abra | Santurtzi | Orio | Getaria |
- 1919ko estropadan eman zuen Donostiako traineruak «Kirikoren ziaboga» famatua.[1][2]
Bizkaiko Foru Aldundiaren Kopa (1925-1942)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugaleten jokatu ziren Bizkaiko Foru Aldundiak, Portugaleteko Udalak eta Portugalete FC-k antolatuta. Hiru aldiz jarraian edo bost aldiz tartekaturik irabazten zuen traineruak Kopa eskuratuko zuen. Oriok lortu zuen Kopa eskuratzea.
Urtea | Eremua | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Patroia |
---|---|---|---|---|---|
1925 | Portugalete | Ondarroa (Aurrera) | Zierbena (Sparta Club) | Portugalete FC | Juan Bautista Beitia |
1926 | Portugalete | Ondarroa (Aurrera) | Sestao Sport | Portugalete FC | Juan Bautista Beitia |
1927 | Portugalete | Zierbena (Sparta Club) | Gallarta (Abanto Club) | Portugalete FC | Plácido Aranburu |
1928 | Portugalete | Zierbena (Sparta Club) | Lutxana | CD Portugalete | Plácido Aranburu |
1929 | Portugalete | Portugalete FC | CD Santurtzi | Sestao (Kaiku) | Aurelio Llanos |
1930 | Portugalete | CD Santurtzi | Santurtzi (Mamariga) | Portugalete FC | |
1931 | Portugalete | Sestao (Kaiku) | Castro Urdiales | Lutxana | |
1932 | Bilbo* | Sestao (Kaiku) | Lutxana | Deustu | A. Perez |
1933 | Portugalete | Santurtzi | Pedreña | Iriarte | |
1934 | Portugalete | Orio | Sestao (Kaiku) | Domingo Mitxelena | |
1935 | Abra / Bilbo* | Orio | Sestao (Kaiku) | Hondarribia (Lurra) | Domingo Mitxelena |
1942 | Portugalete | Orio | Hondarribia | Pasai Donibane | Domingo Mitxelena |
- 1932an Bilboko Udalak antolatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren estropada.
- 1935ean Bizkaiko Foru Aldundiaren estropadak bi jardunaldi izan zituen, bat Abran eta bestea Bilbon.
Beste estropada batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Estropada (Eremua) | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Patroia |
---|---|---|---|---|---|
1930 | Kantauriko Txapelketa (Abra) | Orio | Getaria | Santurtzi | Antonio Maria Uranga |
1932 | Abrako estropada | Sestao (Kaiku) | Portugalete | Lutxana | A. Perez |
1933 | Bilboko Udala | Sestao (Kaiku) | Santurtzi | Lutxana | Mendiola |
1934 | Bilbo Hiria Bandera | Sestao (Kaiku) | Orio | Peñacastillo | Alfredo Gutierrez |
1935 | Portugaleteko estropada | Orio | Sestao (Kaiku) | Hondarribia (Lurra) | Domingo Mitxelena |
Gerra osteko estropadak (1939-1951)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Estropada (Eremua) | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Patroia |
---|---|---|---|---|---|
1939 | Portugalete | Orio | Santurtzi | Sestao (Kaiku) | Antonio Maria Uranga |
1940 | Portugalete | Orio | Sestao (Kaiku) | Santurtzi | Jose Maria Urdangarin |
1942 | Bizkaiko F. A. (Port.)* | Orio | Hondarribia | Pasai Donibane | Domingo Mitxelena |
1943 | Kantauriko Txapelketa (Portugalete)* | Orio | Pedreña | Santurtzi | Domingo Mitxelena |
1944 | Espainiako Txapelketa (Portugalete) | Pedreña | Orio | Sestao (Kaiku) | José Bedia |
1945 | Portugalete | Pedreña | Peñacastillo | Sestao (Kaiku) | José Bedia |
1946 | Abra | Pedreña | Sestao (Kaiku) | Orio | José Bedia |
1947 | Bizkaiko Txapelketa (Abra)* | Pedreña | Kaiku | José Bedia | |
1947 | Espainiako Txapelketa (Abra) | Pedreña | Orio | Sestao (Kaiku) | José Bedia |
1949 | Abrako Hamabostaldi Nautikoa | Pedreña | Peñacastillo | Donostia (Esperanza) | José Bedia |
1951 | Espainiako Txapelketa (Portugalete) | Orio | CD Remeros del Nalón | Sestao (Iberia) | Inazio Sarasua |
- 1942ko estropada, Bizkaiko Foru Aldundiaren Koparen taulan agertzen den estropada bera da.
- 1943an Kantauriko Txapelketak hiru jardunaldi izan zituen, Santanderren, Portugaleten eta Donostian.
- 1947an bi estropada jokatu ziren bi egunetan jarraian: Bizkaiko Txapelketa (Orio gabe) eta Espainiakoa Orio barne zegoela. Bizkaitarra izan ez arren Pedreñak jokatu eta jaso zuen Bizkaiko titulua.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Orio | 8 | 1930, 1934, 1935, 1935, 1939, 1940, 1942, 1943 |
Zierbena | 6 | 1882, 1900, 1918, 1920, 1927, 1928 |
Pedreña | 6 | 1944, 1945, 1946, 1947, 1947, 1949 |
Ondarroa | 5 | 1865, 1887, 1902, 1925, 1926 |
Sestao (Kaiku) | 5 | 1931, 1932, 1932, 1933, 1934 |
Santurtzi | 4 | 1917, 1921, 1930, 1933 |
Bermeo | 3 | 1888, 1889, 1897 |
Getaria | 1 | 1896 |
Donostia | 1 | 1919 |
Portugalete | 1 | 1929 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hau zioen 1919ko egunkari batek ziaboga hari buruz: "¡Qué ciaboga más sorprendente! Temblamos un momento. Nos dio pena la tripulación donostiarra. Iban á quedar descalificados, pues con descalificación estaba penado el tocar una baliza. Se había estrechado de tal modo que era completamente imposible el no tocar la baliza. ¡Si no podría caber un alfiler! Pero ahí está la maestría de Quirico. La trainera pasó. Ni la más ligera rozadura. ¡Soberbio, soberbio!" La Gaceta del Norte 1919-10-07.
- ↑ Ciaboga aldizkaria, 2019ko alea, 7 or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Vizcaínos en el remo" - Xabier Lauzirika. C.A.V., Bilbo, 1986.
- "Estropadak, regatas de traineras" ("Enciclopedia Ilustrada del País Vasco"ren zatia) - Rafael Agirre Franco. Itxaropena, Zarautz, 1972.
- "Treñeru estropadak, Ondarroa'ko talaitik (1865-1970)" - Agustin Zubikarai. Gráficas Ibarsusi, Bilbo, 1987.