Inbertsio termiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Legaireko Parke Megalitikoa (Araba), Gorbeia mendia atzealdean. Irudian agertzen denez, inbertsio termikoak hodeiak altuera berdinean metatzen ditu, hodei-itsaso deritzona

Meteorologian, inbertsioa, inbertsio termikoa edo tenperatura-inbertsioa atmosferari dagokion altuerarekiko tenperatura-balioaren aldaketa da. Normalean, aire-tenperaturak behera egiten du altuera igo ahala. Inbertsio termiko batean, berriz, aire-geruza beroago bat aire-geruza hotzago baten gainean kokatzen da, aipaturiko profil ohikoa alderantzikatuz.[1] Inbertsio termiko batek poluzioa harrapatu ohi du, smog-aren kasu, lurzorutik gertu, konbekzio-indarren eraginak deuseztatzen dituen heinean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Service, NOAA's National Weather. «Glossary - NOAA's National Weather Service» w1.weather.gov . Noiz kontsultatua: 2020-02-16.
  2. (Ingelesez) «Temperature inversion traps pollution at ground level» European Environment Agency . Noiz kontsultatua: 2020-02-16.