Incansables (txaranga)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Incansables (euskaraz Nekagaitzak) Gipuzkoako txaranga bat da. Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan ospe handia duen txaranga da, urte luzeko eskarmentuak euskal txarangen artean puntakoenetakoa bihurtu dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971. urtean eratu zen, Hernani, Tolosa eta Billabonako bost lagunek sortu zuten: Txomin Castro “Sietemesino”, Jesus Maria Zalakain “ Pipas”, Jose F. Esnaola “Paotxa”, Felipe Sagarna “Zapa” eta Joaquin Ortega “Canario”, azken hau gaur egun txarangan jarraitzen duen sortzaile bakarra da.

Hasiera batean ez zuten erantzukizun handirik, gustoko zuten musika jo eta herriz herri, parrandaz parranda ibiltzen baitziren. Lehen hamarkada honetan musikari ez zioten jaramon handirik egin, nahiago baitzituzten euren tripak zaindu, egarria asetu eta edozein aitzakiarekin musika-tresnak atera eta kaleak alaitu.

Urte batzuk igaro eta herrialde asko bisitatu ostean (Bretainia, Issoudun, Baiona, Bartzelona, Madril, Errioxa eta Euskal Herriko hainbat herri) 1980ko hamarkadan, aurreko urteetan irabazitako ospea hobetu nahian, seriotasunez ekin zioten musika arloari eta grabazioak, entseguak, moldaketa landuagoak etab. egiten hasi ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]