Edukira joan

Indibil eta Mandonioren matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indibil eta Mandonioren matxinada
Indibil eta Mandoniori monumentua, Lleida
DataK.a. 206-205
LekuaHispania
EmaitzaErromatarren garaipena
Gudulariak
Ilergeteak
Ausetanoak
 Erromatar Errepublika
Buruzagiak
Indibil  
Mandonio  
Publio Kornelio Eszipion
Luzio Kornelio Lentulo
Luzio Manlio Azidino

Indibil eta Mandonioren matxinada k.a. III. mendean ilergeteek eta ausetanoek Erromatar Errepublikaren aurka egindako altxamendua izan zen.[1]

K. a. 212an, Bigarren Gerra Punikoan zehar, Publio eta Gneo Kornelio Eszipion anaiak erasora pasa ziren baina kartagotarrek garaitu eta Gneo hil zuten. Hasdrubal Giskonek ilergeteei eta ausetanoei dirua eskatu eta Mandonioren emaztea eta Indibilen alabak bahitu zituenez, iberiarrak kartagotarrengandik banatzen hasi ziren. Bahituak, ustekabean Qart Hadasht bereganatu zuenean, Publio Kornelio Eszipion gaztearen eskuetan erori ziren eta erromatarrak zegokien adeitasun eta begirune guztiarekin tratatu zituen. Gertaera honen ondorioz bi buruzagiek kartagotar alderdia uztea erabaki zuten,[2] eta k.a. 209an Eszipionekin euren indarrak batu zituzten. Aliantza hitzarmen bat sinatu eta, Baeculako gudua eta gero, kanpaina erromatarren garaipenarekin amaitu zen.

K.a. 206an, Publio Kornelio Eszipionen gaixotasunari eta heriotzari buruzko informazioek, Indibil eta Mandonio, ilergeteen eta tribu aliatuen matxinada orokorra bultzatu zuten.[3][4] Laster Eszipion bizirik zegoela jakin zen, eta matxinatuak erretiratu egin ziren, baina erromatar jenerala ez zegoen matxinada zigorrik gabe uzteko prest. Ebro ibaia zeharkatuz, ilergeteak garaitu eta iberiar kanpamentua hartu zuen sarraski handi bat eginez. Mandonio pertsonalki agertu zen erromatar zelaira, eta jeneralari men egin zion.[5] Erromatarrak Mandonio eta Indibilen biziak barkatu eta, diruaren truke, aliatu bezala berrezarri zituen.

K.a. 205ean, Eszipion Hispaniatik irten eta Afrikara joan zen. Indibilek egoera aprobetxatu zuen berriro matxinatzeko. Iberiarrek hogeita hamar mila soldadu eta lau mila zaldizko bildu zituzten, baina erromatarrek, Luzio Kornelio Lentulok eta Luzio Manlio Azidinok gidaturik, matxinoen aurka borrokatu eta garaitu egin zituzten. Indibil borrokan hil zen. Mandoniok gainontzeko armadarekin ihes egitea lortu zuen,[6] baina laster jarraitzaileek eurek erromatarrei eman eta exekutatu egin zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) Villalba i Varneda, Pere. (1984). Origens dels Països Catalans en els clàssics grecs i llatins. (1. argitaraldia) Editorial Alpha, 82–85 or. ISBN 84-7225-291-4..
  2. Kasio Dio Erromatar Historia 16.8 (42)
  3. Tito Livio, Ab Urbe condita, XXVIII. lib., 25-34.
  4. Acciaiuoli, Donato. (1896). Plutarch's Lives of the noble Grecians and Romans. D. Nutt, 406 or..
  5. Raleigh, Walter. (1829). The Works of Sir Walter Raleigh, Kt: The history of the world. , 469 or..
  6. Smith, William. (1870). Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology. 2 Boston, Mass: Little, Brown and Company, 572 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]