Hasdrubal Giskon

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez da Hasdrubal Barka, Hanibalen anaiarekin nahastu behar.

Hasdrubal Giskon
Bizitza
JaiotzaK.a. III. mendea
HerrialdeaAntzinako Kartago
HeriotzaKartago, K.a. 202 ( urte)
Heriotza modua: intoxikazioa
Familia
AitaGisco
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraMilitary of ancient Carthage (en) Itzuli
Graduakomandante
Parte hartutako gatazkakBigarren Gerra Punikoa

Hasdrubal Giskon (punikoeraz[1]: 𐤏𐤆𐤓𐤁𐤏𐤋 𐤁𐤍 𐤂𐤓𐤎𐤊𐤍)[2], latinizatua: ʿAzrubaʿal, (Baalen Laguntza),(K.a. 202), Erromaren aurka borrokatu zen kartagotar jenerala izan zen, Iberian (Hispania) eta Afrikako iparraldean, Bigarren Gerra Punikoan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasdrubal Giskon armada batekin bidali zuten Iberiara K.a. 215eko udaberrian, Hasdrubal Barka Dertosako guduan porrot egin ondoren. Iberiara K.a. 214an iristean, Barzida familiaren agindu absolutua amaitu zuen. K.a. 212an, Iberiako bi komandante erromatarrek, Publio Kornelio Eszipion Asinak eta Gneo Kornelio Eszipion Burusoilak, eraso egitea erabaki zuten. Publio Eszipionek Hasdrubalen eta Magon Barkaren indarrekin topo egin zuen, Masinisak agindutako zalditeria numediarrarekin indartuta zegoena. Castulo inguruko batailan, indar erromatarrak garaituak izan ziren eta horretan Publio Eszipion hil zen. Garaipen hori lortu eta berehala, Hasdrubal bere armadara Hasdrubal Barkarekin bat egitera joan zen. Kartagotar indar konbinatuek Gneo Eszipion Ilorkatik gertu harrapatu zuten, beste garaipen bat lortuz, Gneo Eszipion hil zen bere anaia Publio hilabete bat baino gutxiago.

Hasdrubal Barka Baeculako gudutik ihesi Italiara abiatu ondoren, Gisko Lusitaniar joan zen mertzenarioak biltzera. K.a. 207. urtean, Hasdrubal Iberiar penintsulako hegoaldeko Gadesetik gertu zegoen, eta han Magon Barkak berarekin bat egin zuen. 206. urtean, Hasdrubalek tropa berriak lortu zituen 70.000 infanteria eta 4.500 zalditeriako armada osatuz. Hala ere, Eszipion Afrikarrak, Publio Eszipionaren semeak, bera eta Magon eraso egin eta Ilipako guduan garaitu zituen.

Hasdrubal Afrikako iparraldera igaro zen, eta han Sifax, Numidia mendebaldeko Masesilo tribu berbereko erregea, konbentzitu zuen Kartagorekin aliatzeko Erromaren aurka borrokatzeko. Hasdrubalek hori lortu zuen Sifaxi bere alaba Sofonisba emaztetzat eman ondoren. Eszipion Afrikako iparraldean lehorreratu zenean, K.a. 204an, Hasdrubal eta Sifaxen 80.000 infante eta 13.000 zaldizko indarra izan zuen aurrean. Negoziazioak jarraitu bitartean, Eszipionek eta Masinisa bere aliatu berria (ironiaz erromatarrekin leiala bihurtu zena beste numadiar fakzioko buruzagia, Sifax, Kartagorekin aliatu zenean) kartagotar-numidiar kanpalekura hurbildu ziren eta ixilpean su eman zioten. Polibioren arabera, kartagotarren eta numidiarren artean 40.000 hildako suertatu ziren.

Dirudienez, Sofonisbak Sifax konbentzitu zuen kartagotarren kausa alde batera ez uzteko eta numidiarrak, Hasdrubalekin batera, 4.000 zeliberiar mertzenarioen indarra batu zuten. Borroka eskaini zuten berriro, baina berriro Eszipionek eta Masinisak garaituak izan ziren Bagradasko guduan. Hasdrubal Kartagora itzuli zen, eta han bere buruaz beste egin zuen K.a. 202an, kartagotar jendetzak lintxatua izan ez zedin.

Jeneral gisa, ez zen Barzida anaien kategoriakoa, nahiz eta Liviok modu honetan deskribatu zuen: Hamilkarren hiru semeen ondoren, gerra honek sortu zuen jeneralik onena eta bikainena zen[3]. Beste pasarte batean, Liviok Kinto Fabio Maximo Berrukoso aipatuz, aipu ez hain laudagarria eskaintzen du: Hasdrubal abiadura handiko jenerala zen, batez ere erretiratzean[4]. Diplomaziorako talentu izugarria zuen eta hiru aldiz armada handiak lortu zituen, nahiz eta Iberian eta Afrikan, porrot larriak izan. Polibiok dio Indibili diru kopuru handia ateratzen saiatu zela, kartagotarrek Iberian izan zuten lagunik leialena zela esanez. Polibioren ustez, Indibilek ordaintzeari uko egin zionean, Hasdrubalek salaketa faltsua egin zuen eta ordainketan bere alabak bahitu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HUSS (1985): 566 or.
  2. GEUS, Klaus (1994), ikusi Giskon
  3. Livio: XXVIII. liburua, 12
  4. Livio: XXX. liburua, 28

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]