Indira Nath
Indira Nath | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guntur (en) , 1938ko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | India Britainiar Raj Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - |
Heriotza | New Delhi, 2021eko urriaren 24a (83 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | All India Institutes of Medical Sciences (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | immunologoa eta patologoa |
Enplegatzailea(k) | All India Institutes of Medical Sciences (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Indiako Zientzien Akademia Nazionala The National Academy of Sciences, India (en) |
Indira Nath (New Delhi, 1938ko urtarrilaren 14a - New Delhi, 2021eko urriaren 24a) indiar immunologoa izan zen[1]. Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2002an legenarraren inguruan egindako ikerketengatik[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New Delhiko "All India Institutes of Medical Sciences" (AIIMS) unibertsitatean medikuntza eta zirujia ikasketak egin zituen eta Erresuma Batuan patologian espezializatu zen, izan ere 1970. hamarkadan Indiak 4'5 milioi legenar kasu izan baitzituen, munduko intzidentzia handiena hain zuzen ere[3]. Londresen John Turke irakaslearekin "Royal College of Surgeons of England"en eta RJW Rees doktorearekin "National Institute for Medical Research"en egin zituen ikerketa lanak[4]. Indiak zeukan arazoa jabetuta Indiara itzuli zen lan egitera.
AIIMS-eko Biokimika Mintegian hasi zen lanean, 19890an Patologia departamentuan jarraitu zuen eta 1986an Bioteknologia mintegia sortu zuen. 1998an erretiroa hartu bazuen ere ikerketa lanean jarraitu zuen. Rajiv Gandhi Indiako Lehen Ministro bihurtu zenean Indiako Zientzia hobetzeko sortu zuen aholkulari taldean izan zen Indira Nath[3].
2002an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen eta Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean ere doktoretza eskuratu zuen.
Ikerlana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leganarren inguruko ikerketa lanak egin zituen. Legenarraren aurrean erantzun immunologiko zelularra aztertu zuen, eta gaixotasunak nerbio sisteman duen eragina. Legenarra eragiten duen Mycobacterium leprae baziloaren biziraupen adierazleak ere bilatu zituen.
120 ikerlan, errebisio, komentario eta iritzi artikulu baino gehiago publikatu zituen. Nathen lanak garrantzia handia izan du gaixotasun honen aurkako tratamenduaren eta txertoaren garapenean. Munduko Osasun Erakundeak 1982an Multe Drug terapia Indian aplikatzerakoan intzidentzia nabarmen jeitsi zuen; 1983an 57,8/10.000 izatetik 2005ean 1/10.000 izatera pasa zen[5].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Clayton Memorial Lecture (1988)
- Cochrane Research Saria (Erresuma Batuko Gobernua,1995)
- Padma Shri Saria (Indiako Gobernua, 1999)[6]
- Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria (2002)[6]
- Chevalier Ordre National du Merite (Frantzia, 2003)
- Silver Banner (Toscana, Italia, 2003)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) jbrown. (2021-11-15). «Obituary: Indira Nath 1938-2021» International Society of Nephrology (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- ↑ (Ingelesez) Birmingham, Karen. (2002-06-01). «Indira Nath» Nature Medicine 8 (6): 545–545. doi: . ISSN 1546-170X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- ↑ a b (Ingelesez) Birmingham, Karen. (2002-06-01). «Indira Nath» Nature Medicine 8 (6): 545–545. doi: . ISSN 1546-170X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- ↑ «INSA :: Indian Fellow Detail» web.archive.org 2019-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- ↑ (Ingelesez) Rao, P. Narasimha; Suneetha, Sujai. (2018-03). «Current Situation of Leprosy in India and its Future Implications» Indian Dermatology Online Journal 9 (2): 83. doi: . ISSN 2229-5178. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- ↑ a b «The Hindu : Simply a class apart» web.archive.org 2005-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).