Indis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Indis Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Vanyar leinuko elfo emakume bat da, Ingwë erregearen hurbileko senidea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noldor leinuko erregea zen Finwë ezkutuan maitatu zuen bi leinuak elkarrekin Amanen bizi izan zirenetik, baina maitasun hori ez zen elkarrenganakoa, Finwë jada Tar-Mirielekin ezkondua baitzegoen. Hau hil ondoren, Finwë tristeziak inbaditu zuen eta bakarrik joan zen bidaian, Aman esploratuz. Egun batean Indisek Finwërekin topo egin zuen Oiolossën eta orduan Finwëk Indisek maite zuela ikusi zuen. Finwëk Indisekin ezkontzea erabaki zuen eta Valarrekin epaiketa bat izan ondoren, hauek Finwë Indisekin ezkon zitekeela erabaki zuten, Miriel borondtez hil baitzen Finwë bakarrik utziz.

Honela, Indis Finwëren bigarren emazte bihurtu zen, eta honekin lau seme-alaba izan zituen: Findis, Lalwen, Fingolfin eta Finarfin. Finwë Melkorren esku hil ondoren, Indis bere herriarekin itzuli zen.