Industria litiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Silexetik harrizko tresna bat egiteko prozesua, bideoan.

Industria litikoa edo teknologia litikoa harrizko tresnen edo erreminten sorrera da, izan arroka edo mineralenakMetalurgiaren kontrakoa litzateke.

Industria litikoaren aurkikuntza arkeologikoak, edo talde horretako tresnena, giza jarduera egon dela erakusten du, nahiz eta beste animalia batzuek ere (txinpantzeak, igarabak, sai zuriek) batzuetan erabiltzen dituzten harriak tresna gisa. Animaliek tresna hauek gizakiek bezala sortu dituztela esatea hipotesi bat izatetik ez da pasatzen.

Historiaurreko industria litikoak honako estadioak ditu:  (datazioa baliozko da Mundu Zaharrean):

  • Paleolitoa (2.800.000 urte), errekarriez eta eta silexeko objektu litikoekin.
  • Mesolitoa (10.000 - 5.000 urte), zulatzeko erremintak fabrikatzen dituzte, gezi puntak pedunku- eta hegats-puntekin, punta mikrolitiko geometrikoekin (zirkulu zatiak, trapezioak, eta hirukiak) eta, batez ere, kanabera, hezurra edo zuraz eginiko lamina txikiak, erretxinekin igitai primitibo finkatuak geratzen zirenak.
  • Neolitoa (5.000 - 2.000 urte), silex, urrea, zilarra eta kobrearen erabilerarekin, hobetzen joan zirenak adimenak eta eskuzko trebetasunak hobetzen joan ahala.

Ezagutzen den industriarik zaharrena da: homininoek, gizakiaren arbasoak direnak gutxienez, erreminta mota hauek erabili dituzte gutxienez orain dela 2.800.000 urtetan. Esan daiteke erreminta litikoak eskuratzeak garrantzitsua izan zela gure jatorriaren garapenarentzat, lagunduz ingurugiro berrietara moldatzen eta elikagaien dieta aldatzea baimenduz (tuberkuluak edo belarjale handien proteinak dietan txertatuz).