Bi Arrosen Gerra

Wikipedia(e)tik
Ingalaterrako Gerra Zibila» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bi Arrosen Gerra
Choosing the Red and White Roses.jpg
Shakespeareren Henry VI antzerki lanean oinarritutako Henry Payneren pintura (1908). Bertan, bi fakzioetako kideek arrosa zuria edo gorria hartzen dute Temple Gardenean, zein alderdiren aldekoak diren adierazteko.
Data 14551487
Lekua Ingalaterra, Gales eta Calais
Emaitza
Gudulariak
White Rose Badge of York.svg York etxea Red Rose Badge of Lancaster.svg Lancaster etxea
Buruzagiak
Arms of Richard of York, 3rd Duke of York.svg Rikardo Yorkekoa
Arms of the Earl of March.svg Eduardo IV.a Ingalaterrakoa
Arms of Thomas of Lancaster, 1st Duke of Clarence.svg Rikardo III.a Ingalaterrakoa
Royal Arms of England (1470-1471).svg Henrike VI.a Ingalaterrakoa
Arms of Margaret of Anjou.svg Margarita Anjoukoa
Arms of the Prince of Wales (Modern).svg Eduardo Westminsterkoa
Arms of Edmund Tudor, Earl of Richmond.svg Henrike VII.a Ingalaterrakoa

Bi Arrosen Gerra[1] 1455 eta 1485 artean, Ingalaterrako erregetzarako lehian, York etxea (arrosa zuria ikur zuena) eta Lancaster etxea (arrosa gorria ikur zuena) aurrez aurre ezarri zituen gerra zibila izan zen. Bi Arrosen Gerra edo Arrosen Gerra izena Erromantizismoan sortu zen, etxe bien ikurra arrosa zelako.

Guda, batez ere, aristokrata lurjabeek eta jaun feudalek egin zuten. Alderdi bat edo bestea hautatzea nobleen arteko ezkontza dinastikoen araberakoa izan zen. Lancaster etxearen sortzailea Joanes Gantekoa (1340-1399), Eduardo III.a Ingalaterrakoaren hirugarren semea izan zen. York etxearena, berriz, haren anaia Edmundo Langleykoa (1341-1402), Eduardo III.aren laugarren semea.

Bi leinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lancaster etxea: arrosa gorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kiderik nabarmenena Enrike VI. Izan zen. Errege honen garaian, krisi ekonomiko eta politikoa zegoen. Berarekin galdu ziren Frantzian zeuden azken lurraldeak (Ingalaterrakoak ziren lurralde horiek). Erresuma osoan anarkia piztu zen, protesta olatu bat eragin zuena. Ezegonkortasuna matxinatutako noblezia batez sustatuta zegoen. Noblezia horrek edozein aitzakia aprobetxatu egiten zuen monarkari esateko beraiek, nobleak ziren einean, indar eta autoritatea zeukatela. Enrike VI. Margarita de Anjourekin ezkonduta zegoen, jatorri Frantsesa zeukana.

York etxea: arrosa zuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankaster etxearen koroa kentzeko prest zeuden. Pertsona nabarmenena Rikardo Plantagenet zen, Yorkeko dukea. Bere semearekin Eduardo IV eta lobarekin Warwickeko kondea. Pertsonaia hau “Kingmarker” edo “Errege egilea” azpizena zuen. Erregearen azpitik Ingalaterrako pertsonarik aberatsena zen. Eta aberastasun hori erabili zuen talde baten edo bestearen alde beti ere bere interesen arabera.

Historia laburtua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehun Urteko Gerran izaniko galerek eta Lancaster etxeko Henrike VI.ak errege izateko gaitasunik ez erakusteak Rikardo Yorkekoaren eta Warwick kondearen altxamendua ekarri zuten. Saint Albans (1455), Northampton (1460) eta Towntongo (1460) guduak galdu ondoren, Henrike VI.ak erregetza utzi behar izan zuen Rikardo Yorkekoaren seme zen Eduardo IV.aren alde.

Hala eta guztiz ere, Warwickek, Rikardo Yorkekoarekin elkar hartuta, Henrike VI.a ezarri zuen berriz errege 1470ean. Tewkesburyko gudua irabazi ondoan, Eduardo IV.ak erregetza hartu zuen berriro 1471n. 1483an, Eduardo V.a, Eduardo IV.aren semea, errege izendatu zuten, baina Rikardo III.a osabak hil eta Henrike Tudor Lancastertarren ondorengoak erregetza hartu zuen Henrike VII.a izenaz. Bi alderdien arteko gatazkak erregea Eduardo IV.aren alaba zen Elisabet Yorkekoarekin ezkondu zenean amaitu ziren (1485).

Bi Arrosen Gerrak Plantagenet etxea suntsitu eta jaun feudalen aginpidea ahuldu zuen. Era berean, Ingalaterrak Europan zuen eragina gutxitu zuen. Ordainetan, burgesen itzalaren hazkundea eta Tudor etxearen agintaldiko monarkia zentralizatuaren hasiera ekarri zuen. Historialarien ustez, gerra hark Ingalaterrako Erdi Aroaren bukaera eta Pizkundearen hasiera seinalatzen du.

Guda garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint Albans-eko guda (1455)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

York etxea erasoaldi bat egin zuen, Enrike VIren aginpidea txarto zegoenean. Yorkeko Rikardok zuzentzen zuen lautada garaipen handia lortu zuen, garaipen honek eragin zuen Rikardo de Yorkek bere titulua berreskuratzea. Titulu honek baimena ematen zion errege bat bezala gobernatzeko eta lehenengo postuan jartzeko Ingalaterrako tronua oinordetzan hartzeko. Bere asmoa, semea Eduardo de Westminster errege izendatzea zen, nahiz eta oraindik 18 urte izan. Baina bere benetako asmoa tronua berarentzat izateazen. Uste zuenez oposizioa ez zuela aurkituko; bere ideiak edo asmoak Parlamentuari proposatu zizkien. Azkenean akta sinatu egin zen (1460). Akta horretan bere ideiak onartu egiten ziren. Margarita de Anjouri ez zitzaion ideia ona iruditu, orduan bere semeari oinordetzaren kanpoan utzi zuen. Laguntza bila joan zen Yorken herrietara eta 1460. urtean erasotzen zien Wakefield-eko gudan. Guztien ustekaberako Rikardok eta bere semeari Edmundok, bizitza galdu zuten. Batzuen iritziz, Lancaster etxekoek haien buruak paperezko korona batekin gazteluko harresian ipini zituzten. Baina Yorkentzat ez zegoen guztia amaituta. Erregeak jarraitzen zuen erokeri erasoak edukitzen, eta erresumaren ezegonkortasuna mantendu zen hainbeste urtez.

Towtongo guda (1460)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guda horretan 75.000 gudari hartu zuten parte. Batzuen iritziaren arabera, guda horretan, Ingalaterrako historia osoan baino gudari gehiago hil ziren. Suposatzen da ez dela egia, baina argi dagoena zera da: garaipen garrantzitsua izan zela Yorkentzat. Garaipenak ahalbidetu zuen Eduardo IV. Yorkeko tronura igotzen, Warwikeko kondearen aginpidean aginduko zuena.

Barnet-eko guda (1471)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Warwik eta Margaritak garaipen erraz bat espero bazute ere, iragarpen guztien kontra, Warwik kondea guda horretan hil egin zen eta Eduardo atxilotu eta Londreseko dorrea eraman zuten. Geroago bertan hil zuten. Porrot honek eragin zuen koroa Yorken eskuetan geratzea. Gutxienez 14 urtez, baina Eduardo IV. Yorkekoa hil enean gauzak korapilatu egin ziren berriro. Baina hurrengo oinordekoak horaindik umeak ziren. Eduardo V. eta Rikardo de York txikia, Gloucester kondearen eskuetan geratu ziren; hau da bere osaba Rikardorekin. Rikardok, honekin lortu nahi zuena zera zen: lehenengo tronu oinordekoa izan. Horretarako baztertu behar izan zituen bere printzeak, sasiko deitu zituenak. Printzeak Londreseko dorrean espetzeratu zituen. Geroago haiek erailtzea agindu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bi Arrosen Gerra Aldatu lotura Wikidatan