Ingalaterrako Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
KarlosI.a buru-moztea irarlan batean

Ingalaterrako Iraultza (ingelesez English Civil War) 1640 eta 1660 artean eman zen, Ingalaterrako historiaren errepublika bakarraren ezarpena ekarri zuena. Oliver Cromwell izan zuen buru.

Lehen fasea botere parlamentarioa izan zen, 1640tik 1643ra. Orduan parlamentuak absolutismoaren aurkako hainbat lege onartu zituen.

Bigarren fasea gerra zibila izan zen, 1643tik 1649ra. Zaldunen gerra bat izan zen, Oliver Cromwellek eta bere Santuen Batailoiak (Ironsides) irabazi zutena, monarkiaren aldekoak garaituz. Oliver Cromwellen agindupean parlamentu berria eratu zen, non Karlos I. erregeak heriotza-zigorra jaso zuen.

Hirugarren fasea Errepublika izan zen, Oliver Cromwell buru zuelarik.

Errepublika Oliver Cromwellekin batera hil zen. George Monck jeneralak parlamentua konbokatu zuen, non monarkiaren berrezarpena erabaki zen 1660an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]