Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlos I.a Ingalaterrakoa
Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa

Karlos I.a, Antoon van Dycken erretratua


Coat of Arms of England (1603-1649).svg
Ingalaterra, Frantzia eta Irlandako errege, Eskoziarren erregea eta Fedearen defendatzailea
1625eko martxoak 27 – 1649ko urtarrilak 30
Aurrekoa Jakue I.a Ingalaterrakoa
Ondorengoa Karlos II.a Ingalaterrakoa

Jaiotza 1600eko azaroaren 19a
Dunfermline jauregia, Dunfermline, Eskozia
Heriotza 1649ko urtarrilaren 30a (48 urte)
Whitehall jauregia, Londres
Ezkontidea(k) Henriketa Maria Borboikoa
Senideak Jakue I.a Ingalaterrakoa (aita)
Ana Danimarkakoa (ama)
Egoitza Windsorko gaztelua, Londres
Erlijioa Ingalaterrako Eliza

Karlos I.a[1] (ingelesez: Charles I; Dunfermline, Eskozia, 1600eko azaroaren 19aLondres, 1649ko urtarrilaren 30a) Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea izan zen 1625eko martxoaren 27tik 1649an hil zuten arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakue I.aren bigarren semea zen. Bere absolutismo politiko eta erlijiozkoarengatik liskarrak izan zituen Parlamentuarekin. 1626-1640 bitartean Parlamenturik gabe gobernatu zuen. Baina Eskozia anglikanoen Prayer Book («Otoitz Liburua») erabiltzera behartu nahi izan zuenean, matxinatu egin zen. Gerra gastuei erantzun ezinik berriro bildu zuen Parlamentua. Hark erregeren laguntzaileak epaitu eta heriotzara kondenatu zituen. Ondorengo gerra zibilean, Oliver Cromwell buru zuten parlamentuzaleek[2] eskoziarrekin bat eginik, Marston Mooren (1644) eta Nesebyn (1645) menderatu zuten erregea. Hura Eskozian babestu zen, baina eskoziarrek Ingalaterrako Parlamentuaren esku utzi zuten. Ihes egin eta beste matxinada bat antolatu ondoren, Parlamentuak hiltzera kondenatu eta Londresko Whitehallen hil zuten 1649ko urtarrilaren 30ean, lepoa moztuta. Windsorko gazteluan ehortzi zuten, 1649ko otsailaren 7an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  2.   Charles Ier, Encyclopédie Larousse en ligne, larousse.fr, http://www.larousse.fr/encyclopedie/personnage/Charles_I_er/112851. Noiz kontsultatua: 2016-7-14 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Jakue I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea
1625eko martxoaren 27a1649ko urtarrilaren 30a
Ondorengoa
Karlos II.a Ingalaterrakoa