Ingeles korno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Korno ingelesa

Ingeles kornoa zurezko haize musika tresna bat da, oboea eta fagotarekin, orkestra sinfonikoetan aurkitzen diren mihi bikoitzeko haize musika tresnen azpifamilia osatuz. Baina, oboearen hodia, haizea ateratzen dena, klarinetearen antzekoa den bitartean, korno ingelesarenak, madari itxura du.

Musika tresna transpositorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oboea baino kinta bat beherago soinu egiten du. Gainera, transpositorea da. Jotzen denak, ez da idatzita dagoen gauza berbera. Idatzita dagoena baino kinta justu bat beherago soinu egiten du. Adibidez, oboejole batek, oboe batean, do4 bat jotzeko egingo lukeen giltza konbinazio berbera korno ingelesean errepikatuko balu, fa3 bat irtengo litzaioke.

Erregistroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere nota erregistroa mi3tik, si bemol 5era arte doa. Baina Ravelek Mussorgskiren Erakusketa batetako margolanak musikalanerako egin zuen orkestrazioaren arabera, ez litzateke beheko mi bemola baino gorago heldu behar.

Orkestra sinfonikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkestra sinfonikoetako beste musika tresna klasiko bat da. Ohi, bakarra egoten da, piccoloa bezala. Oboe taldearen ezkerraldean kokatzen da, zuzendariaren eskuinaldean.