Edukira joan

Orkestra sinfoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Frantziskoko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu-aretoa.

Orkestra sinfonikoa edo orkestra filarmonikoa orkestra handia da, 100 musikari ingurukoa. Orkestra sinfonikoa sailetan dago antolatua: hari-instrumentuak, haize-instrumentuak (metalezkoak eta zurezkoak) eta perkusioa; oinarrizko sail horiez gain, beste zenbait instrumentu ere izan ditzake (harpa eta pianoa, adibidez).[1]

Kasu batzuetan baino ez ditu ehun baino gehiago, baina interpretazio berezi batean erabilitako musikarien kopurua aldatu egin daiteke egingo den obraren arabera.[2] «Orkestra» hitza latinezko termino batetik eratortzen da, korurako agertokiaren aurreko aldea izendatzeko erabiltzen zena, eta «dantzatzeko lekua» esan nahi du.[3]

Bi hiri izan ziren musika-ekoizpenaren gune nagusiak, orkestraren kontzeptu sinfoniko berriaren sonoritatearen katalizatzaile forjatzaileak: Viena eta Mannheim. Hiri horietan, beste edonon baino gehiago, forma sinfonikoaren errealitatea mamitu zen. Alemaniako Mannheim hiriak baliabide material bikainak zituen orkestra diziplinatu eta egonkor bat esperimentatzeko, Mozartek berak goraipatu zuena.

Europako orkestra sinfoniko ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
  2. ↑ (Gaztelaniaz) López, Elena Martín. (2021-03-23). «¿Cómo se organiza una orquesta sinfónica?» El Correo.
  3. ↑ Latham, Alison. (2008). Tezontle ed. Diccionario enciclopédico de la música. Mexiko Hiria: Fondo de Cultura Económica, 1133-4 or. ISBN 6071600200..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.