Inmaculada Rodríguez-Piñero
Inmaculada Rodríguez-Piñero Fernández (Madril, 1958ko urtarrilaren 7a) madrildar ekonomialaria eta politikaria da. 2008ko hauteskunde orokorren ostean, Valentziako diputatua izan zen, 2009ko apirilean Sustapen Ministerioko Azpiegituren idazkari nagusi izendatu zuten arte. 2011ko urrian utzi zuen kargua, PSOEk Valentziako Probintzian Diputatuen Kongresurako hautagai izendatu ostean. 2014az geroztik, Europako Parlamentuko Sozialisten eta Demokraten Aliantza Aurrerakoiaren parte da, eta Nazioarteko Merkataritza (INTA) eta Garraio eta Turismo (TRAN) Batzordeko kidea da.[1][2]
2024ko martxoan Bruselan 10 urtez eurodiputatu sozialista izan ostean, lehen ildo politikotik erretiratzeko asmoa zuela jakinarazi zuen, eta ez zela aurkeztuko hurrengo Europar Batasuneko (EB) hauteskundeetara.[3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak eta prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inmaculada Rodríguez-Piñero Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen, Minnesotako Unibertsitatean Teoria Ekonomikoaren espezialitatean. Hainbat doktoretza-ikastaro ere egin zituen Valentziako Unibertsitatean. Grenobleko Unibertsitatean Ekonomia Aplikatuko ikastaroak egiten jarraitu zuen.
Lanbide esperientzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politikan sartu baino lehen, 20 urtetik gora eman zituen lan egiten Administrazio Publikoko erantzukizuneko hainbat postutan.
1983an hasi zen Administrazio Publikoan, Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzarako Egoera Ekonomikoaren Analisiaren Departamentuko arduradun gisa, eta 1989ra arte izan zuen kargu hori. 1990ean departamentu bereko Analisi eta Ebaluazio Ekonomikoaren Zerbitzuko buru bihurtu zen. Kargu hori urtebetez bete zuen, 1991. urtean Valentziako Generalitatea Programazio Ekonomiko eta Inbertsio Publikoen Arloko buru izendatu baitzuten.
Inmaculada Rodríguez-Piñero bederatzi urtez aritu zen zuzendari, 1983tik 1992ra, Argitalpen Ekonomikoetan: “Butlletí d’Economía”, “Econos” eta “Cuaderns d’Economia”.
1992an 1995era Kultura, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Erregimen Ekonomikoko zuzendari nagusia izan zen.
Zortzi urtez, 1996tik 2004ra hain zuzen ere, Valentziako Erkidegoko Katastroaren Eskualde Arloko burua izan zen, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende zegoena.
2009tik 2011ra Sustapen Ministerioko Azpiegituren Idazkari Nagusia izan zen. Denboraldi horretan, halaber, Gobernuaren ordezkaria izan zen Bidesariko Autobide Nazionalen Sozietate Emakidadunetan, eta Lurreko Garraioaren Azpiegituren Estatuko Sozietateko presidente eta RENFEko kontseilari.
Inmaculada Rodríguez-Piñerok hainbat artikulu ekonomiko ere argitaratu ditu. Horietan, nekazaritzan izan duen esperientzia islatu du, urte ugaritan bermatua. Gainera, hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu ospe handiko unibertsitateetan.
Politikari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inmaculada Rodríguez Piñerok Valentziar Herriko Alderdi Sozialistaren (PSPV) barruan garatu du bere ibibide politikoa Valentzian. 2004ko uztailean, ESpainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) Politika Ekonomiko eta Enpleguko idazkari federal hautatu zuten alderdi horretako XXXVI. Kongresu Federalean. Ekonomiaren, enpleguaren, etxebizitzaren, industriaren eta azpiegituren arloko erantzukizunak izan zituen, eta 2008ra arte kargu hori izan zuen. Kargu hori bete zuen lehen emakumea izan zen.
Espainiako 2008ko hauteskunde orokorretan, Rodríguez aulki baterako hautagaia izan zen Diputatuen Kongresuan, Valentziako hauteskunde-barrutian, María Teresa Fernández de la Vega buru zela. 2008ko martxoaren 9an, PSOEk irabazi zituen orokorrak, eta, gero, Inmaculada Rodríguez Piñerok bere akta jaso zuen diputatu nazional gisa, Valentziako barrutian.
Aldi berean, Diputatuen Kongresuko GPSaren ekonomiaren bozeramaile bihurtu zen.
Lau urtez, 2008tik 2012ra, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Azpiegituretako PSOEren idazkari federala izan zen.
2011ko urrian, PSOEk hautatu zuen Valentziako Probintziaren Diputatuen Kongresurako hautagai-zerrendaren buru, urte horretako azaroaren 20an egin ziren hauteskunde orokorretarako.
2012tik 2014ra, PSOEren Batzorde Betearazle Federaleko Ekonomia Politikako eta Enpleguko idazkari federala izan zen, eta Valentziako diputatua eta Kontuen Epaitegiko Batzorde Mistoko lehendakariordea ere bai.
2014ko uztailaren 1ean, Sozialisten eta Demokraten Aliantza Aurrerakoiaren kide egin zen Europako Parlamentuan. Erakunde berean, Lehendakarien Biltzarreko eta UE-Txile Parlamentuko Batzorde Mistoko Ordezkaritzako lehendakaria izan zen. Cariforum-UE Parlamentuko Batzordeko Ordezkaritzako lehendakariordea eta Nazioarteko Merkataritza Batzordeko (INTA) kidea da. Hiru ordezko-kargu izan zituen: lehenengoa Garraio eta Turismo Batzorderako, bigarrena Japoniarekiko Harremanetarako Ordezkaritzarako eta azkena Europako eta Latinoamerikako Parlamentu Batzarreko Ordezkaritzarako.
2024ko martxoan 66 urteko Inmaculada Rodríguez-Piñero eurodiputatu sozialistak, 10 urte Bruselako parlamentuan eserleku bat betetzen eman ondoren,[3] jakinarazi zuen lehen ildo politikotik erretiratzeko asmoa zuela, eta ez zuela parte hartuko Europar Batasuneko (EB) hurrengo hauteskundeetan, ekainaren 9an.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2024-03-11). «Inmaculada Rodríguez-Piñero en EL PAÍS» El País (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La renuncia de Piñero a repetir como eurodiputada reabre el debate sobre la continuidad de Sandra Gómez en el Ayuntamiento de Valencia» ELMUNDO 2024-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Inicio | Inma RODRÍGUEZ-PIÑERO | Eurodiputados | Parlamento Europeo» www.europarl.europa.eu 1958-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2024-03-11). «Rodríguez-Piñero (PSPV) no volverá a presentarse a las europeas tras 10 años "construyendo una UE más valenciana"» Ultima Hora (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) B, F.. (2024-03-11). «La eurodiputada socialista Inmaculada Rodríguez-Piñero se retira de la carrera electoral para Bruselas» El País (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La renuncia de Piñero a repetir como eurodiputada reabre el debate sobre la continuidad de Sandra Gómez en el Ayuntamiento de Valencia» ELMUNDO 2024-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1958ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrildarrak
- Espainiako politikariak
- Emakume politikariak
- Espainiako ekonomialariak
- Emakume ekonomialariak
- Espainiako Langileen Alderdi Sozialistako politikariak
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Espainiako politikariak XXI. mendean
- Espainiako politikariak XX. mendean