Insula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ostia hiriko insula baten berrosatzea.

Insula (latinez ‘uhartea’; pluralez, insulae) Antzinako Erroma garaiko etxebizitza kolektiboak ziren. Solairu batzuk izaten zituzten eta alokatzen ziren. Insulaetan bizi zirenak ez ziren hiritar aberatsak eta ezin zuten domus bat mantendu. Insulaen beheko aldean dendak eta tailerrak kokatzen ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazal mundutik hirirako migrazio masiboek, lurraren garestitzean eragin izan zuten. Honen ondorioz, etxeak eraikitzeko garaian goranzkotasuna hasi zen orokortzen, etxebizitza altuak sortuz. Bestalde, aristokraten palazio batzuk, saldu egin ziren eta gero zatitu, familia ezberdinek bizi zitezen. Horrela, eraiketa nahiko kaotikoa eman zen, eta auzoetako bizitza, arriskutsua eta osasungaitza zen. Jada aipatutako, 64. urteko sutearen ondorioz, Neronek Plano Erregulatzaile bat proposatu zuen, aurretik esan bezala “etxeak modu alineatu batean eta kale zabaletan eraiki behar ziren, etxeak altueran neurri konkretu batzuk hartu behar zituzten eta ezin ziren zurez eraiki, suaren aurkako harriekin baizik”. Konkretuki, insulaeak ezin ziren 21 metro baino altuagoak izan; bata bestetik bereizita egon behar zuen suak ez hedatzeko, eta zura neurri oso txikian erabil zitekeen.

Eraikin hauetan, bere behe solairuan dendak edo tabernak zeuden. Hemen zeuden eskailera batzuetatik goiko pisuetara iristen zen. Lehenengo pisuan, denda edo tabernetako jabeak bizi ziren. Goiko pisuetan, aldiz, gainontzeko familiak. Insulaeak Neronen araudiaren ondorioz, ezin zuten 5 pisu baino gehiago izan. II. mendearen erdialdean, 46000 insulae inguru zeuden Erroman, 106 insulae hektareako dentsitatearekin, batzuk, araudiak esandakoa baino altuagoak. Baina noski, adreiluz eraikitzen zirenez, ez ziren hain erraz erortzen.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. mendeko insulae erromatarra, Kapitolino ondoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]