Edukira joan

Domus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domus baten maketa.

Domus latinezko hitza da, antzinako erromatarren etxebizitza mota bat izendatzen zuena. Domusetan nahiko maila oneko familiak bizi ziren eta familiaren buruak "dominus" titulua zuen.[1] Erromatar Inperio osoko lurraldetan aurkitu dira horrelako etxebizitzak baina bereziki garrantzitsuak Ponpeian eta Herkulano herrietan aurkitutako erorkinak izan dira: horietako asko, Vesubioko erupzio ondoren, 79urtean, oso ondo kontserbatuta daude eta horiei esker arkeologoek arkitektura mota honi buruzko informazio asko lortu dute.

Erromatarren etxebizitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar etxebizitza etruriarrenean oinarriturik dago, eta etxebizitza hauek klaseetan banatutako gizarte baten adierazgarri ziren. Bi ziren erromatar hirigintzako etxebizitza motak hirietan, pisuz osatutako etxebizitzak (insulae) edo palazioak (Domus). Horietaz gain, hirietatik kanpo, villa-k izan zezaketen goi-mailako familiek, eta esklaboak eta nekazari edo abeltzain xumeagoak etxe txikiagoetan bizi ziren (casa)[2][3]. Etxea, beraz, asko aldatzen zen familiaren ahalmen ekonomikoen arabera eta, hien batean, inperioko eremu geografikoaren arabera, Erromak konkistatutako leku askotan, bertako klimara egokitzen baitziren eta aurreko eraikuntza tekniko batzuk gorde zezaketen[4].

Erromako hiritarra asko errespetatzen zuen bizitza pribatua. Domusean esate baterako bi zati dituela esan genezake, bizitza pribaturako gelak eta bizitza publikorako gelak bereizita daude eta. Baina, Inperioaren jaiotako ideia berriak etxebizitzetan ere izan zuten bere esanahia. Hala nola, Inperioa iritsi arte etxeek ez zuten inongo aldaketa aipagarririk jasan, baina Augustoren garaian, K. a. I. mendearen etxea luxuz eta dekorazioz bete zen. Hots, Domusak sortu ziren. Edozein egoera egokia zen etxeko marmol garestiak erakusteko edota tablinumean gordetzen ziren familiako hildakoen bustoak erakusteko.[5]

Domus hitza oso zaharra da. Etimologikoki hitz indoeuroparra da; (*dom-)ek hiru belaunaldien familia izendatzen zuen eta bere jatorria *dem- erroan zegoen, "eraiki". Lehenengo domusak Erromatar foroan aurkitu ziren, nekropolian; lehenengo domus hauek txabola borobilaren itxura zuten eta gela bakarra. Palatino mendian aurkitutakoak K. a. VIII. mendekoak dira.

Erromatar Monarkiaren azken urteetan beste motatako "domus" sortu zen: egitura laukizuzena eta gela batzuk. Dena dela, oraindik orain, larreko estilokoa zen.

K. a. II. mendetik aurrera Erroman sortutako aristokraziak, bere eguneroko bizitzarako hedapen eta konfort nahi batzuk zituen. Eta honetarako jauregi batzuen eraikuntza bilatzen zuen, ulertuz, mendixka Palatinoan etxebizitza bat edukitzea gizarte botere maximoaren jabetzaren adierazgarri zen. Enperadoreek ere “moda” berri honetara atxiki ziren, denak Oktavio Augusto ez ezik. Beste Enperadoreek, eraikin oso famatuak egin zituzten: Domus Tiberiana (Tiberioren palazioa), Domus Aurea (Neronen palazioa), Domus Flavia (Domizianoren palazioa), Domus Severiana (Séptimo Severoren palazioa), besteak beste. Baina, K. o. 81. urtean, Domizianok mendixka Palatinoan, palazio handiena bihurtuko zen hainbat eraikin multzo bat zuen, hots, Domus Augusta (Enperadoreen palazioa). Augustoren omenez egindako palazioa izan zen.

Argitu behar da Enperadoreek ez zutela bizitza guztia etxebizitza hauetan eman. Hauek, bizitza-bulego bezala erabiltzen zituzten enperadoreek. Baina hauek ez ziren Domus ohikoenak, aristokraziak edota jende aberatsak zituztenak, hain zuzen.

Etxe edo Domus tipikoa

Domusek, insulaeak ez bezala hedapen horizontala zuten. Hektarea askoko perimetroa hartu zezaketen bere baitan. Sarrerak hall moduko batera ematen zuen, eta honek, aldiz, atrium deiturikora. Atriumaren inguruan kokatzen zen domusa, patio bat zen, etxearen erdian zegoena. Patioa irekia zen, eta erdian impluvium-a kokatzen zen. Impluviumean, euria egiten zuenean atriumaren sabaitik erotzen zen ura jasotzen zen, eta horregatik sabaiak barrurantz makurtuta zegoen. Sabaian zegoen irekiera horren izena compluvium zen. Atriumaren zeharkatuta tablinuma zegoen, etxeko gela garrantzitsuena. Bertan arbasoenganako kultua egiten zen.

Atriumaren inguruan alae deituriko gelak egoten ziren. Batzuk tablinumarekin konektaturik zeuden. Lo egiteko gelak cubicula ziren. Beste alae batzuk kalearekin zeuden konektaturik, tabernae izena zutenak, hau da, saltokiak.

Batzuetan, etxea asko hedatzen zenean bigarren patio bat eraikitzen zen peristylium deiturikoa. Bigarren patio hau handiagoa izaten zen, apaindura gehiagorekin eta kolomaz inguratuta, greziar eraginez erromatara etxeetan sartu zena K.a. III. mendetik aurrera. Patio berri honetara iristeko tablinuma pasa behar zen.Baina, etxearen handitze hau kasu konkretu batzuetan ematen zen familia dirudunetan, bereziki.

Domus batzuetan hipokaustoaren erabilera aipatzekoa da. Hipokaustoa etxea berotzeko erabiltzen zen sistema zen. Zoru azpian zeuden hutsuneetatik hedatzen zen beroa etxea epelduz.[6]

Tenplu Borobilaren etxea). Ostia Antica, Italia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jean Haudry: Les indo-européens, PUF, Que sais-je 1965.zk., 1.edizioa, 1981
  2. (Gaztelaniaz) «DICCIONARIO LATÍN-ESPAÑOL: Caryandaeus» LATÍN ONLINE (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  3. Casenave-Harigile, Junes. (2002). Latina-Euskara hiztegia. , 55 or..
  4. (Ingelesez) «What Were Homes Like in Ancient Rome? (4 Types)» TheCollector 2022-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  5. https://web.archive.org/web/20120215200042/http://www.artehistoria.jcyl.es/arte/contextos/3401.htm
  6. http://paseandohistoria.blogspot.com.es/2010/09/la-domus-romana.html

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]