Integrasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Integrasa
KonposizioaIntegrase, N-terminal zinc-binding domain (en) Itzuli, Integrase, catalytic core (en) Itzuli eta Integrase, C-terminal, retroviral (en) Itzuli
Motaproteina, DNA-modifying enzyme (en) Itzuli eta integrases (en) Itzuli
Identifikatzaileak

Integrasa entzima bat da, eta, jatorriz, Pararnavirae erreinuko birusen, DNA birus askoren eta elementu genetiko mugikor batzuen barruan dago. Fusioaren ondoren sartzen da zelulan, birusaren gainerako material genetikoarekin batera. Integrasak transkripzioaren ondoren sortu berri den DNA birala zelula ostalariaren DNAn integratzea errazten du. Horrela, zelularen programazioa aldatzea lortzen da, partikula biralak egin ditzan.

Ondoren, kate bikoitza bitan banatzen da eta DNA edo RNA berri bat eratzen du. DNA edo RNA horren informazioa birus berriak osatuko dituzten partikulak eraikitzeko erabiliko da. Proteina-bloke horiek moztu egiten dira birus berriaren zati desberdinak sortzeko. Bloke hauek zatitan mozten dituen entzima proteasa da. Une horretan jarduten dute proteasaren inhibitzaileek (indinabir, erritonabir, sakinabir, nelfinabir, fosanprenabir, lopinabir, atazanabir, tipranabir).

Integrasak une labur baina oso konplexu batean esku hartzen du,[1] eta integrazioa bi etapa handitan bil daitezkeen hainbat urratsetan gertatzen da. Lehenik eta behin, DNA birala integraziorako prestatzen da. Prozesu horretan integrasak DNA berria bere muturretan dauden molekula batzuen bidez detektatzen du, hari itsasten zaio eta prestaketa hasten da. Lehenik eta behin, GT dinukleotidoak esaten zaien ertzetako molekulak atera behar dira.[2] Emaitza zelularen nukleora eramaten da, non egitura trinko hori desintegratzen den eta bigarren erreakzioa eragiten duen: DNAren transferentzia, hainbat unetan gertatzen dena: DNA biralaren mutur «berriak» DNA zelularraren bi leku zehatzetara batzen dira, DNAk bi nukleotido gehiago galtzen ditu muturretan eta konponketa bat egiten da birusaren DNA erabat finkatuta gera dadin, zelularen DNAn integratuta.

Farmakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, FDAk onartutako 4 farmako daude integrasaren funtzioa inhibitzeko: elbitegrabir, erraltegrabir, dolutegrabir eta biktegrabir. Egindako ikerketek erakutsi dute [[birus-karga oso eraginkorra dela eta erresistentzien agerpen-tasa txikia dela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Thierry, Eloïse; Deprez, Eric; Delelis, Olivier. (2017). «Different Pathways Leading to Integrase Inhibitors Resistance» Frontiers in Microbiology 7  doi:10.3389/fmicb.2016.02165. ISSN 1664-302X. PMID 28123383..
  2. (Ingelesez) Anstett, Kaitlin; Brenner, Bluma; Mesplede, Thibault; Wainberg, Mark A.. (2017-6-5). Retrovirology 14 (1)  doi:10.1186/s12977-017-0360-7. ISSN 1742-4690. PMID 28583191. PMC 5460515..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]