Intxixu ikastola

Koordenatuak: 43°16′46″N 2°57′49″W / 43.27936°N 2.96364°W / 43.27936; -2.96364
Wikipedia, Entziklopedia askea
Intxixu ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′46″N 2°57′49″W / 43.27936°N 2.96364°W / 43.27936; -2.96364
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1977
Kontaktua
HelbideaK/ Kanariar uharteak 71, 48015 Bilbo
Webgune ofiziala

Intxixu Ikastolak 1977ko urriaren 17an Bilbo San Inazio auzoan zabaldu zituen ateak elizako bi gelatxo prestatu ondoren. Bi andereño gazte eta adin ezberdinetako 23 haur hasi ziren. Ikastolaren sorrera, Euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten zuen Zubibarri taldearen ekimena izan zen. Haiek lortu zituzten lehenengo urratsak emateko dirua (txosnen bidez), geroago lokala, irakasleak eta sendiak. Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da.

Intxixu izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartan Intxixu izeneko antzerki talde bat zegoen, oso kartel bizia egin zuten bere lana aurkezteko eta ikastolaren sortzaileen eskuetara heldu zenean Intxixuren esanahia begiratuta, jakin zuten, Oiartzun aldeko basoetan bizi omen ziren aztitxoak zirela; txikiak, bihurriak, langileak, magikoak... ikastolara joan behar zuten umeak bezalakoak. Ondorioz, izen hori hartu zuten.[1]

1986ko liskarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intxixuk eskatu zuen sare publikoan integratzea eta Bilboko Udalak San Francisco Javier eskola publikoko lau ikasgela erabiltzen utzi zien. Eskola hartan aurretik zeuden gurasoak, ordea, erabakiaren aurka oldartu ziren eta haurren sarrera saiatu ziren oztopatzen. 1986ko azaroaren 17an, Intxisu ikastolako ikasleek ikasgeletara sartzea lortu zuten Bilbon irain artean. Aurretik zeuden gurasoek ikastolako haurrei eta irakasleei sarrera eragozten ahalegindu ziren. “Terroristak”, “batasunoak” edota “separatistak” bezalako oihu artean sartu behar izan ziren haurrak ikastolara, gurasoek osatutako segurtasun-neurriekin eta Ertzaintzak babestuta.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]