Edukira joan

Inuit Ataqatigiit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inuit Ataqatigiit
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaGroenlandia
Ideologiasozialismo demokratikoa, Greenlandic independence (en) Itzuli, ekologismoa eta ezkerreko nazionalismoa
Kokapen politikoaezker politiko
Jarduera
KidetzaNordic Green Left Alliance (en) Itzuli

Inatsisartut
8 / 31

administrative territorial entity of Greenland
<div style="display: inherit; position: absolute; background-color:
  1. C82A2F; width: Espresio akatsa: Ez dago operadorerik /(r)entzatpx; height: 1.5em;">
26 / 

Folketing
1 / 179
Agintea
LehendakariaSara Olsvig
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1976
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: ataqatigiit Twitter: InuitAtaqatigi1 Instagram: inuit_ataqatigiit_kattuffiat Youtube: UCBbZnP756bRJLN0LWIvQEWQ Edit the value on Wikidata

Inuit Ataqatigiit ( Groenlandieraz "Herriaren Komunitatea", IA siglekin laburtua[1]) Groenlandiako alderdi politiko sozialista eta separatista demokratikoa da, Groenlandia estatu independentea izan dadin helnuru duena. 1976an sortu zen alderdia 1970eko hamarkadako Danimarkan gazte mugimenduen erradikalismoaren baitan.

Historia eta ildo politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenetan ekonomia sozialistaren alde zen, baina ezker korronteetatik egindako kritikek salatzen dute alderdia merkatu-ekonomia eta pribatizazioa onartzen duen ikuspegi kapitalistara lerratu dela pixkanaka[1]. Groenlandia independenteak lehiakorra izan beharko lukeela aldarrikatzen du alderdiak ingurumenaren aldeko apostua eginez aldi berean[2]

1982an, alderdiak arrakastaz egin zuen erreferendum nazionalean Groenlandia Europako Ekonomia Erkidegotik (Europako Batasunaren orduko egituratik) kanpo geratzeko. Hurrengo urtean lehen aldiz sartu ziren Groenlandiako parlamentuan. Zenbait koalizio gobernutan parte hartu izan du, Siumut sozialdemokratekin eta beste batzuekin[1]. Alderdi nagusia bilakatu ziren bozketan 2009. urtean[3], baina harrezkero 2. alderdia izan dira behintzat 2018ko hauteskundeak bitartean. Hala ere, Danimarkako Folketing parlamentu zentralerako hauteskundeetan lehen indarra izan dira 2007tik 2018ra, bi hautetsietarik bat erdietsiz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Danieraz) «IA i et Grønland på vej mod selvstyre» Arbejderen (kontsulta data: 2020-09-23).
  2. (Ingelesez) Foley, Tim Boersma and Kevin. (-001-11-30T00:00:00+00:00). «Dark Clouds Gather over Greenland’s Mining Ambitions» Brookings (kontsulta data: 2020-09-23).
  3. «Greenland wakes up to first power shift in 30 years» web.archive.org 2009-06-08 (kontsulta data: 2020-09-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]