Inuyasha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Inuyasha eta Kagomez jantzitako cosplayak

Inuyasha (japonieraz: 犬夜叉?) , batzuetan Inuyasha: Ipuin feudal bat (japonieraz: 戦国御伽草子 犬夜叉 Hepburn: Sengoku Otogizōshi Inuyasha?) , Japoniako manga serie bat da, Rumiko Takahashik idatzia eta zuzendua. Lehenengo aldiz Weekly Shōnen Sunday saioan agertu zen 1996ko azaroaren 13an eta 2008ko ekainaren 18an bukatu zen. Atal guztiak 56 tankōbon liburukitan argitaratu ditu Shogakukanen. Serie honetan Kagome Higurashiren abenturak agertzen dira, Tokioko 15 urteko neska batt, Sengoku garaira bidaiatzen duena bere familiaren tenpluan putzu batean erori ostean. Bertan Inuyasha izeneko deabru-erdi bat ezagutzen du. Garai horretako pizti batek Kagomek daraman bitxi bat hartzen saiatzen denean apurtu eta Japonia osoan zehar barreiatzen da. Orduan Kagome eta Inuyashak bidaia hasten dute atal guztiak hartzeko, Naraku izeneko deabru batek egin aurretik.