Edukira joan

Ion Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ion Martinez

Bizitza
JaiotzaAntigua, 1980 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, komediantea eta musikaria

Ion Martinez Esnaola, Txiki ezizenarekin ezaguna (Donostia, 1980) gipuzkoar umoregile, aktore eta musikaria da. Kulturzalea izanik, sortzeaz gain, hainbat emanaldi eta jaialdiren antolatzailea ere bada, batez ere Donostiako Antigua auzoan.[1]

Euskaraz umorea sortu eta herriz herri hedatzea du helburu. 21 urteko ibilbidea du Euskal Herri osoan barrena, 800 emanaldi baino gehiago egin ditu dagoeneko. Energia, bertako umorea eta euskalkietan jardutea dira bere marka. 2019an birala egin zen bere audio bat, bertan Euskal Herriko udalerrietan oinarritutako hitz jokoak egiten zituen.[2]

Hogei urteko ibilbidearen ostean, 2023an oholtzako bere ibilbidea amaitzea erabaki zuen, azken bira bat antolatuta.[3]

Ibai ikastolan zegoelarik Pernando Amezketarraren rola jokatzea gustuko zuen. Politeknikora joan zenean sartu zen lehen aldiz antzerki talde batean, eta urte haietan jada kulturazaletasuna piztuz joan zitzaion, musikara gerturatu zen ordurako, zinemara ere bakarrik joaten hasi zen.[4]

2002. urtean, Antigua auzoko Kandela tabernan bakarrizketa txapelketak egiten ziren, bertan hasi zen Txiki mikrofonoaren aurrean jartzen. Hasieran gazteleraz, baina modu naturalean euskaraz sortzera igaro zen. Belaunaldi kide zituen Jon Plazaola, Macri, Alex Rabanal, Saioa Polo...[1]

Kultur sorkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umorezko bakarrizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mil a zien. Baietz parrez lehertu! (2013).[5]
  • Barrez Blai. (2016). Bertan gauza askoren artean, euskal abesti famatuekin egindako umorea azpimarratzen zen.
  • 40 urte eta aldapan behera niek (2019).[6]
  • Euskaldunen jatorria, historia eta irria (2023).[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Barandiaran, Ane Insausti. (2023-07-18). ««Euskarak borroka guztiak irabazi ditu»» Berria (kontsulta data: 2023-07-18).
  2. «Herriz herri ibili gara berriz Ion 'Txiki'rekin» EITB (kontsulta data: 2023-07-18).
  3. SLU, Herritar Berri. (2023-06-16). «ION MARTINEZ «Txiki»» GAUR8 (kontsulta data: 2023-07-18).
  4. Hitza, Unai Zubeldia, Gipuzkoako. (2023-07-18). ««Euskara eta umorea edozein herritara eramatea da nire funtzioa»» Berria (kontsulta data: 2023-07-18).
  5. «'Kar-kartzelan': Txiki eta Jon Plazaola - Bergara - 2013-10-18» Goiena.eus (kontsulta data: 2023-07-18).
  6. «'40 urte eta aldapan behera niek'. Ion Martinez Esnaola Txiki» bizkaie.biz (kontsulta data: 2023-07-18).
  7. «Oteitza =/= Gizartea» Donostiako Kafe Antzokia (kontsulta data: 2023-07-18).
  8. «Ikuslerik ezean Amets zirkoa salgai» EITB (kontsulta data: 2023-07-18).
  9. Garmendia, Lander Muñagorri. (2023-07-18). «Bortxaketa osteko bortxaz» Berria (kontsulta data: 2023-07-18).
  10. «La Pop'lla taldearen agurra» Irutxuloko Hitza 2012-09-05 (kontsulta data: 2023-07-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]