Iparragirre abila dela
Itxura
Iparragirre abila dela Xenpelar bertsolariaren bi bertso dira, Jose Maria Iparragirreri zuzendutakoak.[1] Garai hartako pentsamoldearen ustez, Iparragirre eskoladun bertsolari edo musikaria zen, eta gainontzeko bat-bateko bertsolariak, aldiz, baserritar xumeak. Horregatik horietako askok gitarra-jotzaile "komeriante" moduan ikusten zuten.
Bertsoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparragirre abilla dela
askori diyot aditzen,
eskola ona eta musika
ori oiekin serbitzen.
Ni enazu ibiltzen
kantuz dirua biltzen
komeriante moduan;
debalde pesta preparatzen det
gogua dedan orduan.
Eskola ona eta musika
bertsolariya gainera,
gu ere zerbait izango gera
orla ornitzen bagera.
Atoz gure kalera,
baserritar legera,
musika oiek utzita;
Errenteriya'n bizi naz eta
egin zaidazu bisita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zavala, Antonio. Xenpelar bertsolaria. Auspoa, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-10-27).