Edukira joan

Iparreko sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iparreko sindromea, Síndrome del norte jatorrian, Hego Euskal Herrian lan egiten duten Espainiako segurtasun indarretako kide batzuek (Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila) pairatzen duten sindrome bati emandako izena da, ETAren atentatuak jasateko beldurrak, kideen aurkako atentatuek, etengabeko segurtasun-neurriek eta bazterketa sozialak eragindakoa.

Horren ondorioz, suizidio kasu zenbait izan dira Hego Euskal Herrian espaniar polizia eta guardia zibilen artean. Bereziki 1980ko hamarkadan izan zuen eragina. Aditu zenbaiten ustez, sindromea trauma-ondoko estres sindromearen baitan sailkatu behar diren kasuak dira. 1985ean forenseek lehenengo kasua aztertu zuten. José Antonio Sánchez guardia zibilak transexual bat erahil zuen Bartzelonan. Zigorra txikiagoa izatea lortu zuen "Euskadin bizi izan zituen zortzi hilabetezko egoera psikiko eta emozional kaltegarriaren ondorioz". Forenseen txostenean guardia zibilak Euskadin bizi izan zuen egoeraren ondorioz traumatizatuta geratu zela ziurtatzen zuten.[1]

Espainiako gobernuak ez du inoiz aitortu horrelako sindrome bat dagoenik, bestela zeharka bada ere, ETAk bere helburu militarrak lortzen zegoela aitortuko zuelako. Aurrekoarekin lotuta, aldi berean polizia espainiarrek Hego Euskal Herrian laguntasun eskasa zutela aitortuko zuen.

Nahiz eta Ertzantzarentzat ia inoiz ez erabili esaldi hau, (2008an bai agertu zen egunkari batzuetan)[2], 2016an Eusko Jaurlaritzak diru laguntza bat eman zuen sindrome honek Ertzantzan izan zuen eragina aztertzeko.[3]

Soziedad Alkoholika musika-taldeak sindromeari buruzko kanta bat plazaratu zuen 1993 urtean, Síndrome del norte izenburuarekin Y ese que tanto habla, está totalmente hueco, ya sabéis que el cántaro vacío es el que más suena diskoaren baitan.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.