Irabazi dugu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irabazi dugu
Jatorria
Ezaugarriak

Irabazi euskal abesti abertzalea da, Telesforo Monzónek sortutako hitzak dituena. 1978an, bi diskotan argitaratu zen: Euskaltzaindiaren Bai euskarari diskoan, Lupek abestuta, eta Urkoren Gure lagunei diskoan. Abesbatzek abestuta, ereserki itxura hartzen du.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzónek sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako: Frantzian sortu zituen, Frantziako legean egile eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.[1]

« Irabazi, irabazi dugu,

odolez ta malkoz irabazi dugu.
Irabazi, irabazi dugu,
burdinen atzetik irabazi dugu.

Hi, Gudari, Herriko zaindari,
Gernikako sua begietan argi...
hau loria, Burgosko auzia,
ezpatari nausitu zaio Herria.

»
Telesforo Monzón

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wikipediagileak: «Législation française sur le droit d'auteur», Wikipedia, l´encyclopédie libre. 2010-10-21ean eskuratua.

Kanpo erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]