Edukira joan

Iralabarriko ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iralabarriko ikastola Bilboko izen bereko auzoan, 1950. hamarkadaren amaieran euskaltzale batzuk sortu zuten ikastola klandestinoa izan zen.

Erabili zituzten lokalak frantziskotarren ziren. Behin inspektorea joan zitzaien. Ikusi zuen umeetako batek zuen liburuan Euskal Herriko herrialde guztiak agertzen zirela, Frantzia aldekoak barne. Ikuskatzaileak gobernadore zibilari txosten bat igorri zion. Bertan ikastola berehala ixteko eskatzen zuen, legez kanpo sortu zelako, eta euskara hutsean irakasten zelako, “orientazio separatista argiarekin”. 1959ko azaroaren 10an, ikastola klandestinoa itxiarazi zuten. Gainera, bi irakasle atxilotu eta eskolaren funtzionamenduaz zein liburuen jatorriaren inguruan galdekatu zituzten. Isun gogorrak ezarri zizkieten.[1] Ikastola zarratu zieten, eta Gobernu Zibilera eroan zituzten. Hantxe egon ziren goizaldera arte, Seberi Mardaras beste hiru andereñoekin eta Sabin Zubiri. Zubiri eta andereñoetako bat, Estibaliz Lopez de Guereño, kartzelara eroan zituzten; ez ziren luzaroan egon, baina preso egon ziren.

Ikastola itxi ondoren, era klandestinoan, euskara irakasten jarraitu zuten, pisuetan, hainbatek horretarako utzitako lekuetan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]