Irati Erakustazoka

Koordenatuak: 43°27′55″N 1°32′12″W / 43.46528°N 1.53667°W / 43.46528; -1.53667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Biarrizko erakustazokari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irati (argipena)».
Irati Erakustazoka
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBiarritz
Koordenatuak43°27′55″N 1°32′12″W / 43.46528°N 1.53667°W / 43.46528; -1.53667
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2010
Arkitektura

Irati Erakustazoka (frantsesez Halle d'Iraty) Biarrizko (Lapurdi) erakusketa gunea da.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarrizko hego-ekialdean kokatuta dago, Pitchot karrikan, Biarritz-Angelu-Baionako aireportua eta Harausta auzoaren artean eta Angeluko Brindos auzoaren ondoan. Izena Irati industrialdearen[1] ondoan egoteagatik ipini zitzaion.

2010eko urtarrilean zabaldu zen urte bi iraun zuten lanak amaitu eta gero. Biarrizko Herriko Etxeak eta Euskal Kosta-Aturrik (orduan CABAB) deitzen zenak) bultzatutako ekimena da. Ipar Euskal Herrian eraiki den lehen erakustazoka da; 8000 m²ko azalera du eta hiru eremutan banatzen dira: bat azoketarako, bigarrena 1500 lagunentzako kongresuak egiteko eta hirugarrena 4500 lagunentzako ikuskizunetarako[2].

Aparkaleku handia izateaz gain, bere kokapena oso egokia da aipatu ekimenetarako, Biarritz-Angelu-Baionako aireportuaren ondoan eta Biarrizko geltokitik zein A-63 autobideko Haraustako ordainlekutik hurbil dagoelako. Bere inguruan merkataritza eta industria gune handia garatu nahi dute.

Azokak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaldu zenetik hauexek dira bertan antolatu diren zenbait azoka:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frantsesez Zone d’Activités d’Iraty.
  2. La Halle d'Iraty ouvre ses portes, Biarrizko Herriko Etxearen webgunea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]