Harausta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Harausta
Biarritz, Euskal Herria

Biarritz Mouriscot.JPG

Muriskot.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Udalerria Biarritz
Koordenatuak 43° 27′ 29″ N, 1° 32′ 33″ W / 43.45805556°N,1.5425°W / 43.45805556; -1.5425Koordenatuak: 43° 27′ 29″ N, 1° 32′ 33″ W / 43.45805556°N,1.5425°W / 43.45805556; -1.5425
Harausta hemen kokatua: Euskal Herria
Harausta
Harausta
Harausta hemen kokatua: Lapurdi
Harausta
Harausta
Altuera 74 m

Harausta (frantsesez: La Négresse) Biarrizko hego-ekialdean dagoen auzoa da, RN-10 errepidetik hurbil dagoena, eta SNCF geltokia duena.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzunearen euskarazko izena Harausta da, eta izen hori bera zuen egun Marion deritzon aintzirak.[1] Gaur egun ere, auzunean bada Harausta izeneko kale bat.[2]

Frantsesezko gaur egungo izenak (La Négresse) XIX. mendearen hasieran du jatorria: Harausta auzunean ostatu bat zuen andre oso beltzaran bati Napoleonen armadako soldaduek jarritako ezizenetik dator. Denbora batez, jatorrizko euskal toponimoa eta asmatu berri hori sinonimotzat erabiltzen zituzten frantses hiztunek, baina XX. mendearen hasieraz geroztik frantsesez La Négresse da erabili ohi den izen bakarra.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Inperioaren bukaera

Donostia eta Iruñea konkistatu ondoren, Wellingtonek bere armada Larrunen kokatu zuen, handik Arbona, Arrangoitze, Basusarri eta Errobiren arroa konkistatzeko. 1813ko abenduaren 9an, Arrangoitze eta Harausta inguruan borrokatu ziren.[3]

Belle Époque

Trenbidea 1862an heldu zen Biarritza. Baionatik zetorren trenbideak auzoan izan zuen geltokia, 1911an Compagnie du Midik erdigunera mugitu zuena. Lehen omnibus bat zegoen erdigunera.[4]

Hannoverko Erresumaren azken erregearen alaba Friederike, bertako Mouriscot Etxean bizi eta hil zen, artistez inguratuta.[4]

Industria

XX. mendeko hasieran, auzoan urtero 30 tona antxoa baino gehiago gatzatzen zuen lantegia jarri zuten.[4]

Antzinako ehundegien eraikinean,[5] egun Surf Session aldizkariaren egoitza dago. Arrangoitzera doan Luis Mariano karrikan dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muriskot (okzitanieraz Moriscot, frantsesez Mouriscot)[6][7] eta Marion[8] aintzirak auzoan daude, XIX. mendetik aurrera kutsatuta daudenak. Muriskoten urak Ilbarritzeko hondartzatik itsasoratzen dira.

Ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraiobideak

Auzoa Angelu eta Bidarte arteko RN-10 biaduktuak zeharkatua da, iparraldean Miarritze-Angelu-Baionako aireportua eta hegoaldean A-63 autobidearen Sinnbild Autobahnausfahrt.svg 4 dituena.

Biarrizko geltokian TGV zerbitzuak daude.

Hezkuntza
  • Victor Duruy haur eskola
  • Villa Fal ikastetxea
Erlijioa
  • Santa Teresa eliza
Kulturalak

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Hector Iglesias (2000) Noms de lieux de la paroisse de Biarritz 9-10 eta 16-17 or. .
  2. Les noms des rues de Biarritz.
  3. Philippe Veyrin "Les Basques" Arthaud, 1975, ISBN 2-7003-0038-6, 192. orr.
  4. a b c Marie-France Chauvirey "La vie d'autrefois en Pays basque" Sud Ouest, Luçon, 1994 ISBN 2-87901-219-8
  5. Philippe Salquain, Autrefois Biarritz Atlantica, Biarritz, 2000, ISBN 2-84394-265-9
  6. «Le lac Mouriscot», Biarrizko Udala.
  7. «Mouriscot», Auñamendi Entziklopedia.
  8. «Le lac Marion», Biarrizko Udala.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa