Kursaal jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kursaal» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kursaal jauregia
Kursaal jauregia
Palacio de Congresos y Auditorio Kursaal
San Sebastian Palacio Kursaal.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 19′ 28″ N, 1° 58′ 45″ W / 43.324444°N,1.979082°W / 43.324444; -1.979082Koordenatuak: 43° 19′ 28″ N, 1° 58′ 45″ W / 43.324444°N,1.979082°W / 43.324444; -1.979082
Historia eta erabilera
Irekiera 1999ko abuztuak 23
Arkitektura
Arkitektoa Rafael Moneo
Webgune ofiziala

Kursaal jauregia Donostiako musika gune eta biltzar jauregia da, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak eraikia. 1999 urtean inauguratu zen. Gros auzoko Zurriola hiribidean dago.

Bertan, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak egoitza nagusia du, eta Musika Hamabostaldiak ere kokalekuetariko bat hemen du.

Azpian Kursaal lurpeko aparkalekua du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kursaal kasinoa»
Antzinako Kursaal kasinoaren irudia 1920an.

Orube berean 1921an inauguratutako antzinako Kursaal kasinoa egon zen, eta hortik datorkio izena. Eraikinak bere 50 urtetako historian zehar gertakari ugari jasan izan zituen, bereziki 1922an jokoa legez debekatu baitzen, ondorioz diru iturri berriak sustatu asmoz hasieran eraikinarentzat pentsatu ez ziren beste jarduera batzuetara ere ireki zen: antzokia, zinema, etab.

Jabetza pribatuko eraikina izanik, bere jabeek eraikina kokatzen zen lursailari etekina ateratzeko irrikia agertu zuten, hortaz, nahiz eta Kursaal jauregia hiriko ikur garrantzitsuenetako bat izan, 1960ko hamarkadan eraikinaren erausketa lanei ekin zitzaien, lursail horietan beste eraikin bat eraikitzeko asmoz.

Eraikin berriarentzako proiektuen lehiaketa publiko bat ireki eta 1965ean lehenbiziko proiektu bat onartu zen, baina hura eraikitzeko zailtasunak zeudela eta, bertan behera utzi zen. 1972an beste proiektu bat aurkeztu zen, 1973an erakinaren itxiera eta behin betiko erausketa burutu zelarik.

1991-1994 bitartean proiektu berria onartu zen. 1995an eraikinaren eraikuntza laneei ekin zitzaion, azkenean 1999an amaitu zelarik.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kursaal jauregia eta Gros auzoa, Urgull menditik ikusiak.

Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egin zuen proiektua. Beira zeharargizko bi prisma nagusiz osatua dago, harrizko plataforma oinarri dituela. Zurriola hondartza alderantz terrazak irekitzen dira, itsasoaz gozatzeko, eta hirirantz sarrera nagusiak, dendak eta erakusketa aretoak, Zurriola hiribideari kale giroa emateko. Proiektu hau 1999.urtean amaitu zen.

Prismek mendietara begiratzen dute, Urgull eta Uliara, hiriarekin baino naturaren zati bailiran. Prisma hauek beira zeharargizko horma bikoitzez osatuak daude eta egitura metalikoari eusten dira. Beirazko hormen tartean argiztapena kokatua dago eta gauez pizten dira eraikinaren nortasun publikoa azpimarratzeko. Prisma hauetako bakoitzak areto bat du barnean, zurezko oholez estaliak: auditorioa eta ganbera aretoa.

Auditorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1800 eserleku ditu eta prisma handian kokatua dago, Urumea ibaitik hurbilen dagoena. Ikuskizun nagusiak (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak, Zinemaldiko film ofizialak etab.) bertan egiten dira.

Ganbera Aretoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

600 eserleku ditu eta prisma txikian kokatua dago. Biltzar eta kontzertu txikietarako erabiltzen da.

Erabilera askotako aretoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biltzarrak, bilerak eta abar egiteko aretoak dira.

Kubo Aretoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa Donostia Kutxaren erakusketa areto nagusia da (Kubo aretoa).

Eraikinak jatetxe bat du baita ere, Martin Berasategi sukaldariarena, baita ere hainbat denda eta lurrazpiko parkina.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kursaal jauregia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia