Edukira joan

Irati Idiakez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Idiakez
Bizitza
JaiotzaGetaria1996ko urriaren 22a (29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksnowboarderra

Facebook: irati.idiakez Instagram: iratiidiakez Edit the value on Wikidata

Irati Idiakez Lopez (Getaria, Gipuzkoa, 1996ko urriaren 22a) kirolaria da, snowboarderra.[1]

2021ean Snowboard egokituko Munduko Kopako probetan nagusi, Finlandiako Pyhan-en. Vielhan bizi da (Lleida, Katalan Herriak) eta 2025ean bigarren aldiz irabazi du munduko Kopa.[2]

Iratik Gaztetan futbolean jardun zuen, ordoren herriko kiroldegiko ikastaroetan parte hartu zuen. Eskia ez zen hurbileko kirola izan, harik eta 2017an Txilen izandako autobus istripu batek bizitza aldatu zion arte. Zoritxarreko istripu hartan eskuin besoa galdu zuen.[3]Ebakuntza ondoren eta oraindik ere errehabilitazioan zebilela, informazio bila hasi zen. Gorputzean desorekak ez izateko, kirola egitea oso garrantzitsua zela esan baitzioten, eta Euskadiko Federaziora jo zuen. Handik gutxira, Espainiako Eski Federaziotik deitu zioten esanez jakin zutela istripua izan zuela, eta ea haiekin probatu nahi zuen. Vaqueira-Bereten (Lleida, Herrialde Katalanak) egonaldi bat antolatu zuten. Ordura arte ez zekien egokitutako snowboarda existitzen zenik ere![1]

Egun bertan du bizitokia denboraldi osoan zehar. Sierra Nevadan [Andaluzia, Espainia] lehiatu zen Espainiako Txapelketan.[1]

  • 2021ean Snowboard egokituko Munduko Kopako probetan nagusi, Snowboardean hasi eta hiru urtera. Finlandiako Pyhan-en jokatu ziren bi probak irabazi zituen. Pyhan, Finlandia iparraldeko Lappi eskualdean dagoen parke nazionalean, egindako Munduko Kopan. Boardescross modalitatean lehiatu eta bi probetan garaile.[4][5][6][7]
  • 2021.eko otsailean Sierra Nevadan, Espainiako Txapelketan 3. postua lortu zuen.
  • 2023.eko martxoan La Molinan (Girona) Munduko Txapelketan. Bi domina lortu zituen Snowboardeko Munduko Txapelketan, bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa.[8]
  • 2020an Deusto Valores en el Deporte Saria jaso zuen.[9]
  • Omenaldia berezia egin zioten 2021ko martxoaren Getaria bere jaioterrian, esanahi handikoa izan zen, Idiakezen ibilbide guztiari egindako aitortza izan baitzen.[13][14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Ugartemendia, Unai. ««Kontrola galduta joan arren, aurrera egiteko gaitasuna izaten dut beti»» Berria (kontsulta data: 2021-02-23).
  2. ««Neure buruarengan gehiago sinesteko esaten dit psikologoak»» Berria 2025-02-25 (kontsulta data: 2025-02-25).
  3. «Irati Idiakez, la promesa del snowboard adaptado» El Correo 2021-01-29 (kontsulta data: 2021-02-23).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-16). «Irati Idiakez txapeldun Snowboard egokituko Munduko Kopan» naiz: (kontsulta data: 2021-02-23).
  5. «irati idiakez archivos» Artzape (kontsulta data: 2021-02-23).
  6. «Irati Idiakez Munduko Kopako proba batean nagusi, Snowboardean hasi eta hiru urtera» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-22 (kontsulta data: 2021-02-23).
  7. «Snowboardeko Munduko Kopako proba irabazi du Irati Idiakez getariarrak» Urola Kostako Hitza 2021-02-14 (kontsulta data: 2021-02-23).
  8. «Irati Idiakezek bi domina lortu ditu La Molinan» El Diario Vasco 2023-03-13 (kontsulta data: 2023-03-17).
  9. Deusto Valores en el deporte 2020. .
  10. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-03-03). «La Diputación de Gipuzkoa homenajea a los campeones Lucas Egibar e Irati Idiakez» naiz: (kontsulta data: 2021-03-05).
  11. (Gaztelaniaz) Donostitik. (2021-03-03). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» Donostitik (kontsulta data: 2021-03-05).
  12. Press, Europa. (2021-03-03). «Diputación de Gipuzkoa homenajea a los campeones del mundo de snowboard Irati Idiakez y Lucas Eguibar» europapress.es (kontsulta data: 2021-03-05).
  13. «Irati Idiakez herriaren harrotasuna» www.noticiasdegipuzkoa.eus (kontsulta data: 2021-03-03).
  14. «Omenaldi berezia egin zion herriak atzo Irati Idiakezi» Artzape 2021-03-02 (kontsulta data: 2021-03-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]