Irlandako Eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Irlandako Eliza (ingelesez Church of Ireland, irlanderaz Eaglais na hÉireann eta Ulsterko eskozieraz Kirk o Airlann) Irlandako eliza anglikar autonomoa da. Irlanda osoan antolatua eta hedatua dago, bai Irlandako Errepublika nahiz Ipar Irlandan, eta bereziki bi lurralde hauetako mugan zehar. 1536ean sortua izan zen.

Irlandako kristau erlijioko bigarren adar handiena da, erromatar katolizismoaren ondoren, eta Ipar Irlandan hirugarrena, protestantismoa eta katolizismoaren ondoren.

Denetara 410.000 sinisdun edo kide inguru ditu, horietako 275.000 Ipar Irlandan (biztanleriaren %7a), eta gainontzeko 115.000 Irlandako Errepublikan (biztanleriaren %5a).

XVI. mendean Ingalaterrako Elizak Erromatar Eliza Katolikoarekin lotura oro haustean, ordurarte erromatar katolizismoari estuki lotua zegoen Irlandako Elizak bere berezko eraldaketa eta bilakaera autonomoa burutu zuen. Halere, Irlandan sinisdun gehien izaten jarraitu zuen sinismena katolizismoa izaten jarraitu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]