Ulsterko eskoziera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ulsterko eskoziera
Scots, Scotch, Ulster Scots, Ullans, Scotch-Irish, braid Scots
Lurralde eremua:  Irlanda
 Ipar Irlanda 
Eskualdea:  Ulster
Hiztunak: 10.000[1] eta 100.000[2] bitartean. 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Germaniarra
  Mendebaldeko germaniarra
   Anglo-frisiarra
    Eskoziera
     Ulsterko eskoziera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: "Hizkuntza tradizionala" da 1999ko Ipar eta Hego Irlandaren arteko Kooperazio Hitzarmenaren arabera.
Erakunde araugilea: Ez du[3]
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: gehitzeko
ISO 639-3:

 

Ulster-Scots speakers in the 2011 census in Northern Ireland.png
2011ko Ipar Irlandako erroldaren datuak hartu ezkero Ulsterko eskozieraz mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa, urdin ilunez Ulsterko eskozieraz gehien mintzatzen diren lurraldeak adierazita daude.
 
Ipar Irlandako kartel bat, ingelesez, gaeleraz eta Ulsterko eskozieraz idatzia.

Ulsterko eskoziera (hizkuntza hartan, Ulster Scots, Ullans, Hiberno-Scots edo Scotch-Irish) eskoziera hizkuntza zaharretik datorren hizkuntza da. Gaur egun Ulster probintzian hitz egiten da, Ipar Irlandan eta Irlandako Errepublikan. Lehenengoan, Antrim, Down eta Derryn mintzatzen da, eta Errepublikako lurraldeari dagokionez, Donegalgo konderrian.

Hiztun kopuruaz den bezainbatean, ez dago datu fidagarririk. Ehnologuen 10.000 hiztun aipatzen dira;[1] 1999an egindako Ipar Irlandako Bizitzaren eta Denboren Inkestari erantzunez, Ipar Irlandako herritarren % 2k Ulsterko eskozieraz bazekitela adierazi zuten, eta horrek eskualde horretan 30.000 hiztun direla emango luke;[4] Ipar Irlandako Kultura, Arte eta Aisialdi Sailak dioenez, eskualde horretan 35.000 hiztun dira;[5] eta kalkulu «baikorra» 100.000 hiztunekoa da.[2]

Hizkuntza-izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulsterko eskoziera, egile gehienen iritziz, eskozieraren dialektoa da[6], nahiz eta eskozieraren eta ingelesaren arteko aldaeratzat ere hartzen duten ikerlari batzuek[7]; eta beste batzuentzat, berriz, hizkuntza beregaina da[8]. Ostiral Santuko Akordioan hizkuntza hau babestea onartu zuten, eta Ulster-Scots Agency edo Tha Boord o Ulstèr-Scotch delakoak babestu eta arautzen du Ulsterko eskoziera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Eskoziera, Ethnologue webgunean (2010-07-28). Erreparatu Ulster dialektoaren kopuruari (Erresuma Batuan eta Irlandan eskozieraren dialekto guzti-guztietarako kopuru berberak emateak akatsa dirudi).
  2. a b (Ingelesez) «Ulster Scots», Irlandako Ingelesaren Baliabideen Zentroaren webgunea, Duisburg-Essengo Unibertsitatearen webgunean.
  3. Ez du araugilerik, nahiz eta Ulster-Scots Agency sortu den. Ostiral Santuko Akordioan hizkuntza hori sustatu eta zaindu beharrekoa dela xedatu da da.
  4. (Ingelesez) Northern Ireland Life and Times Survey, 1999.
  5. (Ingelesez) «What languages are spoken in Northern Ireland?», Ipar Irlandako Kultura, Arte eta Aisialdi Sailaren webgunea.
  6. (Ingelesez)Ulsterko eskozieraren azalpena, Ulster Scots Agencyren webgunean (2010-07-28)
  7. Hori da Raymond Hickey hizkuntzalariaren iritzia: Irish English: History and Present Day Forms, Cambridge University Press, 2007. 85-120. or.
  8. (Ingelesez)Ulster-Scots Language Society elkartearen azalpena: "Ulster-Scots is a sister language to Scots, which itself was brought into what we now call Scotland by settlers from Continental Europe in about the 6th century A.D"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.