Irlandar Aliantza Unionista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandar Aliantza Unionista
Datuak
Izen laburraU eta IUA
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaErresuma Batua
Ideologiakontserbatismoa eta Unionismoa
Historia
Sorrera1891
Desagerpena1922
Koloreak    

Irlandar Aliantza Unionista, ingelesez: Irish Unionist Alliance edo IUA, baita Irlandar Alderdi Unionista, ingelesez: Irish Unionist Party, edo Unionistak bezala ezaguna ere, Irlandako alderdi unionista bat izan zen. Eskuineko ideologia kontserbadorea zuen, bere kideen artean Irlanda osoan bizi ziren jauntxo eta merkatari anglo-irlandar protestanteak zeuden.

1891an sortu zen, aurreko Irlandar Batasun Unionista eta Abertzalea (1885-1991) alderdi unionista ordezkatuz. Irlanda osoan hedatzen zen, gaur egungo Ipar Irlandara mugatzen diren alderdi unionistak ez bezala, horregatik haien aitzindaria da. XIX. mendea eta XX. mendearen hasieran Ipar Irlanda unionismoaren gotorleku nagusia izan arren, Dublin hiriburuan eta hegoaldeko beste hainbat hiri eta udalerri handietan ere unionistak baitzeuden, irlandar nazionalista eta errepublikarren aurrean gutxiengoa izan arren. Alderdi honetako buruzagi nagusiak Edward James Saunderson eta Arthur Maxwell anglo-irlandarrak izan ziren.

1921ean desegin zen, Hegoaldeko Irlanda eta Irlandako Estatu Askea hedatzearekin bat, Hegoaldeko Irlandako unionista asko Ipar Irlanda edo Erresuma Batuko beste lurraldeetara lekualdatu baitziren.