Irrati eztanda azkar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Irrati-astronomian, irrati eztanda azkarra (ingelesez: Fast radio burst edo FRB) oso energia handiko fenomeno astrofisiko bat da. Berez batez beste milisegundo batzuk dirauen irrati-pultsua da, jatorri ezezagunekoa. Lehen irrati eztanda azkarra Duncan Lorimerrek eta bere ikaslea zen David Narkevicek aurkitu zuten 2007an, pulsaren ikerketen datu-historian arakatzen ari zirenean.[1]

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean seinale hauek izendatzeko erabiltzen den irizpidea ondorengoa da: "FRB UUHHEE". Hau da, izenok ingelesezko "FRB" siglez hasten dira. Jarraian seinalea grabatu zeneko data eransten zaio "UUHHEE" formatuarekin, siglen eta dataren artean hutsune bat utziz. Esaterako, aurkitu zen lehenengo irrati eztanda azkarrari FRB 010724 izena eman zitzaion; aurkikuntza 2007koa izan arren, Parkesko Behatokiak 2001ko uztailaren 24an grabatutako datuei esker aurkitu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  McKee, Maggie (2007ko irailaren 27a) «Extragalactic radio burst puzzles astronomers» New Scientist . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 14a .