Pulsar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fikziozko pulsar baten adibidea.

Pulsarrak beren ardatzaren inguruan oso azkar biratzen duten duten neutroi-izar berriak dira, supernoba baten leherketaz eratzen direnak. Beren bi polo magnetikoetatik eradiazio elektromagnetikoa igortzen dute. Errotazio azkarragatik, lurretik erradiazio pultsuak neurtzen dira, faroen antzera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neutroiez osatuak dira, beren ardatzaren inguruan biraka dabiltza eta, beren eremu magnetikoaren eraginez, irradak igortzen dituzte.

Pulsarren trinkotasuna 100.000 t/cm3-takoa da, erradioa 10 eta 100 km artekoa, eta masa, berriz, Eguzkiarena halako 2,5ekoa.

Biratzerakoan, izar horren izpiak Lurrerantz zuzentzen dira eta une horretan bultzada bat antzeman daiteke.

Zientzialarien ustez, pulsarrak izar nukleoak dira. Supernobaren leherketa gertatzean pulsarrak duen momentu zinetikoa oso handia da, eta ondorioz pulsarraren errotazioa oso lasterra da; halere, errotazio hori pixkanaka-pixkanaka motelduz doa, izarrak grabitazio uhinak igortzen dituen neurrian; izan ere, uhin horiek momentu zinetikoaren zati bat kontsumitzen dute. Errotazioaren moteltze neurria ezagutuz gero, jakin daiteke zein den izarraren adina eta, ondorioz, supernobaren leherketa noiz gertatu zen. Horrela bada, Karramarroko pulsarrak, adibidez, 1.000 urte inguru ditu, nonbait; bat etor liteke, beraz, txinatarrek 1054. urtean zeruan ikusitako leherketa batekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pulsar Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]