Iruaritz baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iruaritz
Kokalekua
Lurraldea  Araba
Eskualdea Aiaraldea
Udalerria Amurrio
Auzoa Lezama
Orientazioa Ekialdera
Garaiera 333 m
Iruaritz baserria hemen kokatua: Araba
Iruaritz baserria
Iruaritz baserria
Iruaritz baserria (Araba)
Ezaugarriak
Garaia XVII. mendea
Oinplanoa angeluzuzen
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 1996ko maiatzaren 2a

Iruaritz Amurrioko Lezama herrian dagoen baserria da. Egun nekazaritza turismoko etxea da.

1996ko maiatzaren 2an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe bakarra da, Lezamako "La Amargura" auzoko tontortxo batean dagoena.

XVII. mendeko lehenengo berrogeita hamar urteen barruan eraikitakoa da. Jatorrizko ezaugarri tipologikoei eusten die bai fatxada behinenean eta bai zurezko egitura-sisteman ere.

Oinplano angeluzuzena du baserriak eta hiru solairu. Bi isurialdeko estalkia du. Fatxa behinenarekiko perpendikularra da gailurra. Hegaldura handia duen teilatu hegalak jabaloiak ditu oinarritzat.

Fatxadarik behinenak ekialdera ematen du. Entramatuzko fabrika du eta etxearen hiru hormarteak mugatzen dituen poste osoak eta handiak. Zutiko ebakidura bertikaleko hormataletan zatitzen dira hiru hormarteok. Luzera, habe frontal sendoek adierazten dute altueren zatikuntza. Beheko solairuan harri-hormazkoa da entramatuaren itxiera; goiko solairuetan, ordea, adreilu trinkoa erabiltzen da.

Baoak ez daude era erregularrean banatuta. Sarrera bi ditu beheko solairuan: batetik kortetara sar daiteke, eta bestetik etxebizitzara. Eskuineko hormartean balkoi-hegalkina dago; balkoi-karela erdialdean; eta beste hegalkin bat ganbarako solairuan.

Petral-buruak eta gailurra boluta erdiekin apainduta daude. Jabaloi nagusian eta gapirio batzuetan irudi geometrikoak dituzte.

Harlanduzko etxola erantsia du baserriak eskuinaldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa