Edukira joan

Iruraiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruraitz» orritik birbideratua)
Donemiliagako goldearen pasartea: [...] Gastehiz, Arriaga, HIRASZAEZA XXII reg: Gelhegieta, Iscona, Troconiz, Burgellu et Garonna Hararihini, Aialha, Larrahara, Dullanzi, Aniu, Larraza et Arbelgoihen, Herenizguhin et Habaunza, HEGIRAZ XIII rg, Hamamio, Harhahia...
Egungo Iruraiz-Gauna

Iruraiz Arabako antzinako barrutia zen.[1] 1967ko otsailaren 5ean bat egin zuen, Gauna udalerri zaharrarekin Iruraiz-Gauna udalerria osatzeko.

1025. urteko Donemiliagako goldean aipatura: Hiraszaeza aldaerarekin.

1025. urtean honako herriek osatzen zuten Donemiliagako goldearen arabera:

Gelhegieta, Iscona, Troconiz, Burgellu, Garonna[2], Hararihini , Aialha, Larrahara, Dullanzi, Aniu, Larraza et Arbelgoihen, Herenizguhin, Habaunza eta Hamamio.

1337. urtean Alfontso XI. Gaztelakoak Dulantziri hiri-forua eman zion eta hara joan ziren, hiri berria populatzera, (Latinez) [...] los de las aldeas de Ayala et de Henayo et de Larraharra et de Holga et de Larraça et de Igueleta.

Urte berean, 1337. urtean Alfontso XI. Gaztelakoak Burguri hiri-forua eman zion eta hara joan ziren, hiri berria populatzera, (Gaztelaniaz) [...] Gáceta, y de Argómaniz, y de Arramain y de Quilchano y Garona y Añue, y Arbulu y Ayxona

Antzinako Erregimenaren amaieran, Iruraizko ermandadea honako hauek osatu zuten:

Azilu (hiriburua), Alaitza, Arrieta, Egileta, Ezkerekotxa, Gazeo, Gereñu, Jauregi, Langarika eta Trokoniz.

Herriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1417. urtekoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «HIRASZAEZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-05-10).
  2. Gauna. 2025-04-25 (kontsulta data: 2025-04-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.