Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitza azala
MotaAstekaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaDonostia
Gai nagusiaHiria
irutxulo.hitza.eus

Irutxuloko Hitza Donostiako berriak jasotzen dituen euskara hutseko astekaria da, Irutxulo astekariaren oinordekoa. Lehen alea 2005eko otsailaren 17an kaleratu zuten. Hasiera batean egunkari gisa hasi bazen ere, gerora astekari formatura pasa zen. Egun, ostiraletan argitaratzen da papereko edizioa eta webgunean unean uneko albisteak aurki daitezke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Hedabideak SL 2005eko otsailean sortu zen, Donostian euskarazko esparru komunikatibo osoa garatzeko xedearekin. Hiriko euskararen normalizazioan eragiteko eta beste lekuetan tokirik ez duten protagonisten eta gaien berri emateko jaio zen proiektua.

Bere aurrekaria Irutxulo aldizkaria izan zen, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak sortutakoa. Ondoren, 2005ean, Bagerak Berria Taldearen HITZA proiektuarekin bat egin zuen, eta aldizkaria egunkari bihurtzeko fasean sartu zen, honen emaitza da Irutxuloko Hitza[1][2]. Bagera eta Berriaz gain, Donostiako beste 40 elkarte, eskola eta eragilek parte hartu zuten eraketa honetan.

19 urtean zehar proiektuak aro ezberdinak ezagutu ditu. Hasieran banaketa masiboekin abiatu zen eta, ondoren, ordaindutako harpidetzen bidez banatzen hasi zen. Lehenengo zortzi urteetan zehar tokiko informazioa euskaraz jorratzen zuen egunkaria argitaratu zen, eta 2012tik hona astekaria formatuan landu da.[3] 2018an formatua berritu zen, azalberrituz eta orrialde kopurua handituz. 2020an berriro ere formatuan aldaketa batzuk egin ziren, paper mota eta tamaina berrituz.[4]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «“Irutxuloko Hitza” egunkaria otsailetik aurrera kaleratuko dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  2. «'Irutxuloko Hitza' sortuko da Donostian» Berria 2004-12-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  3. «Donostiako 'Irutxulo Hitza' astekari bihurtu da, Interneteko lana indartuz» Berria 2013-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  4. «'Irutxuloko Hitza'-k formatua aldatu du, «ikusgarriago» egiteko» Berria 2018-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.