Isabel González Turmo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel González Turmo
Bizitza
Jaiotza1954ko ekainaren 1a (69 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraksocial anthropologist (en) Itzuli, irakaslea eta idazlea

Isabel González Turmo (Espainia, 1954ko ekainaren 1a) antropologoa, irakaslea eta idazlea da. Espainiako elikagaien antropologian espezializatua da. Akademikoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antropologia Sozialean doktoratu zen Sevillako Unibertsitatean, eta elikaduraren antropologian espezializatu zen. Sevillako Unibertsitateko irakasle titular erretiratua. Haren ikerketa elikaduraren antropologian oinarritu zen, eta gizakiaren portaera aztertu zuen, hain egunerokoa, globala eta beharrezkoa den elikaduraren inguruan.[1] International Commission on the Anthropology of Food nazioarteko lehendakariordetzan aritu zen.[2]

Nazioarteko hainbat ikerketa-proiekturen arduraduna izan zen. Horietako batek izenburu hauxe du: Antropología de la alimentación: cocina y hábitos alimentarios a ambos lados del estrecho. Andalucía y Marruecos. Siglos XI-XX.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpen ugari egin ditu elikadura-ohituren bilakaerari buruz, Mediterraneoko herrien historiaren eta elikaduraren bidez sukaldeak aztertzeari buruz.[4] Haren lanak erreferentzia dira gastronomiaren eta sukaldaritzaren historia kultura gisa aztertzen duten guztientzat.[5]

200 Años de cocina lanean, 1775 eta 1975 artean idatzitako 43 etxeko errezeta-liburutan eskuz idatzitako 4586 errezeta aztertu zituen. Ez da errezeta-liburua, sukaldaritzaren bilakaerari buruzkoa baizik, errezeta horien edukiaren analisi estatistiko eta kualitatiboaren bidez.[6][2]

Cocinar era una práctica. Transformación digital y cocina (TREA) lanean teknologia etxeko eta profesionalen sukaldean eragiten ari den aldaketei buruz hausnartzen du. Adimen artifiziala batez ere elikaduraren lehen zatietan dagoela azaltzen du: eremuan dago, sentsorez betetzen ari da.[7] Honelaxe dio:

Elikaduraren bidez ia denaz hitz egin daiteke, ia denaz pentsa daiteke: krisi garaiak, jaiak, bizikidetza, gizon eta emakumeen arteko harremanak, herrien arteko harremanak, immigrazioa.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Cocinar era una práctica. Transformación digital y cocina» Trea.
  2. a b EFE. (2013-05-25). «"El nacionalismo culinario es un invento reciente", según la antropóloga Isabel González Turmo» ElDiario.es.
  3. «Página de Isabel González Turmo en SISIUS» investigacion.us.es.
  4. «200 años de cocina» www.diariojaen.es.
  5. «Los libros de Isabel González Turmo» Academia Sevillana Gastronomía y Turismo 2021-11-03.
  6. «200 años de cocina, 4.586 recetas y 43 recetarios manuscritos» Diario de Gastronomía: Cocina, vino, gastronomía y recetas gourmet 2013-05-25.
  7. a b Izquierdo, José. (2019-03-30). «"La transformación digital de la cocina empieza en el campo"» Diario de Sevilla.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]